ARGIA.eus

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Kalitatezko osasungintza publikoa aldarrikatu dute ospitaleko langileek

  • Pandemia dela eta, Osakidetzako langileak leher eginda daude, eta, horregatik, elkarretaratze jendetsua egin dute Donostiako ospitaleko atean. Kalitatezko osasungintza publiko baten alde mobilizatu dira, eta greba egingo dute bihar, hilaren 12an, Bizkaian. Izan ere, duela bi aste Araban egin zuten greba eta joan den astean Gipuzkoan. ELA, LAB, CCOO, UGT eta SATSE sindikatuetako kideek hartu dute parte elkarretaratzean

Ospitaleako hainbat langilek elkarretaratzea egin dute ospitaleko atean, lan baldintza duinak behar dituztela aldarrikatzeko. (Argazkia: Beñat Parra)

2020ko azaroaren 11n - 12:44

Langileek salatu dute Osakidetzak ez duela sindikatuekin hitz egiteko asmorik agertu, eta bizi duten egoera benetan larria dela nabarmendu dute. Hain justu, hedabide honek Lourdes Barragan zeladore eta LAB sindikatuko kidearekin hitz egin du, eta salatu du langileak “lanez gainezka” eta “neka-neka” eginda daudela: “Egutegi aldaketa ugari ditugu eta ez dugu ia jaiegunik”, adierazi du. Era berean, arazoa “egiturazkoa” dela nabarmendu du, eta gizarte osoak borrokatzea beharrezkoa dela esa du.

Bestalde, 13:00etan lehen arretako osasun zentroetan egingo dute protesta sindikatuek. Horretaz gain, herritarrek hainbat auzotako anbulatorioetan egingo dituzte elkarretaratzeak, gaur arratsaldean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude