Kalean bizi zen gazte bat hil da Bilbon

  • Hildakoa 23 urteko gizonezkoa da. Aurten Euskal Herrian hildako bigarren etxegabea da.


2021eko martxoaren 22an - 12:04
(Argazkia: Jorge París)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

23 urteko etxerik gabeko gizon bat zendu da Bilbon. Berriak jaso duenez, martxoaren 12an hil zen.

Gazteak gauak aterpetxean eta egunak kalean igarotzen zituen, gitarra alboan zuela. Bere geralekuetako bat zen Uribarri auzoa, eta hango bizilagunek loreak, argazkiak eta kartelak jarri dituzte hildakoa egon ohi zen tokian.

Aurten Euskal Herrian hildako bigarren etxegabea da. Urtarrilean, 56 urteko gizonezko bat hil zen Hendaian, tenperatura oso baxuak egin zituen gau batean; hilotza auto barruan aurkitu zuten. Egun gutxi lehenago, abenduan, etxerik gabeko beste pertsona bat hil zen Zarautzen. Horrez gain, urtarrilean abenduan desagertutako etxerik gabeko 34 urteko gizonezko baten gorpuzkiak aurkitu zituzten Getxoko Arrigunaga hondartzan; hura hiltzea leporatuta, behin-behineko espetxealdian dago 51 urteko gizonezko bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!