Etxegabe bat hil da Hendaian

  • Zendutakoaren hilotza auto baten barruan aurkitu dute. Hendaiako Udaltzaingoaren arabera, hotz denboraldiaren ondorioz izan duen bihotz-geldiagatik hil ahal izan da.

Hendaia. Google maps Hendaia. Google maps

2021eko urtarrilaren 7an - 09:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteartean, etxerik gabeko 56 urteko gizonezko bat hilik agertu zen auto baten barruan, Hedaiako Kaneta auzoan. Hendaiako Udaltzainen arabera, litekeena da gizonezkoa auto barruan egotea gaua pasatzen. Gau horretan oso tenperatura baxuak egin zituen Euskal Herri osoan, kostaldean ere zero azpiko graduak neurtu baittziren.

Gorpua aurkitu eta gutxira bertaratu ziren osasun langileak, eta gizonezkoa suspertzen ahalegindu baziren ere, ez zuten lortu. Autopsiaren emaitzen faltan, Poliziak dio litekeena dela bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz hil izana, hotzaren eraginez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude