Judimendiko joko aretoaren aurkako elkarretaratzeak itzuli dira, honek berriro ateak zabaldu ostean

  • Gasteizko Olagibel kaleko joko aretoak atzo zabaldu zituen berriz ateak. Deseskaladako hirugarren faseak mota honetako lokalen irekiera arautzen du. Judimendiko gazteek elkarretaratzea egin zuten lokalaren aurkako borrokan jarraitzeko deia eginez.

     

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 10an - 16:30
Judimendiko Gazte Asanbladak atzo egindako elkarretaratzea. (Hala Bedi)

Deseskaladako 3. faseak Joko Areto eta Apustu Etxeen irekiera erregulatu du. Alarma egoerak iraun bitartean itxita egon dira eta orain %50eko edukierarekin zabaldu ahalko dituzte berriz ateak. Fase berriarekin batera martxan jarritako lokal horietako bat Olagibel kaleko Joko Aretoa izan da.

Judimendiko Gazte Asanbladak elkarretaratzea deitu zuen atzo, ekainak 8, arratsaldeko 20:30etan auzoko Joko Aretoaren aurrean. “Entzun gintuzten eta entzuten jarraituko gaituzte” lemapean aretoaren aurkako borrokan jarraitzeko deia egin zuten.

Hiru urteko borroka luzea

Hiru urte daramatzate Judimendi auzoan Olagibel kaleko 55 eta 57 zenbakietan kokatutako Joko Aretoaren aurka borrokan. Egindako dozenaka ekimenek, hitzaldiek, moblizazioek edota Euskal Herrian joko aretoen aurka burututako lehenengo manifestazioak auzo oso bat lerratu dute lokalaren aurka.

Garaipen txiki bat ere erdietsi zuten  iragan urtean: establezimendua kudeatzen duen enpresak negozioa aurrera ateratzeko ezintasunak zituen eta hiru hilabetez itxita egon zen, Judiemenditik «auzo botereaz eta auzo borrokaz lortutako garaipen bat» bezala kalifikatu zuten.

Iragan urrian, ordea, lokalak berriz zabaldu zituen ateak, “auzoaren hitza errespetatu gabe” eta Judimendiko Gazte Asanbladak Joko Aretoaren aurkako borrokan jarraitzeko deia egin zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude