Jolas bat baino ez dunk

  • Zirriborroak eta gero alternatiba eta utopien etorkizuna irudikatzen duten ipuin laburren bilduma da. Jolas bat baino ez dunk kontakizunean, Lucía Baskaran idazleak Karabeleko etxaldean garatzen den osasun mentalaren eta agroekologiaren arteko harremanaren etorkizuna arakatzen du. Fabularen hasiera hemen irakur daiteke, eta 2021eko abenduaren erdialdera ipuina doan banatuko da Gipuzkoako hainbat taberna eta igarobideetan. Proiektuaren webgunean bai eta Whatsapp eta Telegram bidez ere egongo da eskuragarri, testu eta audio formatuentan. Azala Sormen Guneak (Lasierra, Araba) bultzatzen du Kutxa Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lagundutako proiektu hau. Argia, Diario de Noticias de Álava, Hala bedi Irratia eta Kaxildaren laguntza ere badu honek.


2021eko abenduaren 10an - 08:38
Azken eguneraketa: 09:47
Ilustrazioa: Lola Duchamp

1

 

—Nolatan egin dienk hori haurrei? Nahikoa izan genianan guk! –kexatu zen Mentxu.

—Zenbait gauza ezin ditunk ulertu, norberak bizi ezean –defendatu zuen bere burua Farahk–, eta, behin eta berriz azaldu arren, mundu zaharra hain zuanan absurdoa eta bortitza, ia ezinezkoa dunk beste modu batean ulertzea.

—Guztia ulertu behar horretan tematzen haiz, gero! –esan zuen Mentxuk, txilioka–. Zergatik eusten dienk ezagutza-logika zaharpatriarkal, bizikontrako eta prekiribildarrei?

—Utzank, Mentxu –erantzun zuen Kaxildak–. Eskola zaharrekoa dunk gure Farah.

— Nire adina dink eta!

—Baina ez zianan izan hik bezalako zorterik. –Kaxi zuzen zebilen. Kiribil eratu aurretik, hiri berean bizi ziren Mentxu eta Farah, baina ez zuten elkar ezagutzen eta ez zegoen hori gertatzeko aukera handirik, non eta Mentxuk ez bazituen Farahren zerbitzuak kontratatzen. Hala eta guztiz ere, inoiz ez lukete sakonki elkar ezagutuko: hainbat mundu biltzen ziren hiri handietan, eta era bateko edo besteko indarkeriak izaten ziren haien arteko harreman bakarra. 

—Nolanahi ere, ez natorrenk bat haurrei hori egitearen ideiarekin –esan zuen Mentxuk.

—Jolas bat dunk. Nahi dutenean utz zezaketenk. –Ibaian bainatzen ari ziren hiru zaharrak. Trantsizio-aldi batetik atera berria zen Kaxilda, eta Farah arduratu zen azken albisteen berri emateaz: bezperan, afaldu aurretik, Zuhaitzek beste behin ere eskatu zion azaldu ziezaiola nolakoa zen bizitza Kiribil baino lehen. Zuhaitz ez zen inoiz nekatzen Farahren istorioekin, eta Farahk gogotik kontatzen zizkion. Haurrari zaila suertatzen zitzaion zenbait ideia ulertzea, baina gustuko zuen Farahren hitz antzinakoen sonoritatea, eta oharrak idazten zituen hura mintzatu bitartean. Farah hizketan hasi bezain pronto, lasterka inguratu zitzaizkion beste haurrak, haren kontamoldea gustatzen zitzaielako, eta isil-isilik egoten ziren zaharrak hitz egin bitartean.

—Lasterketak gustatzen al zaizkizue? –galdetu zien Farahk.

—BAI! –oihukatu zuten haurrek, aho batez.

—Imajinatu guzti-guztia korrika egin behar bazenute. 

—Bai dibertigarria! –deiadar egin zuen Zuhaitzek, eta beste haurrek barre egitea eragin zuen. Irri egin zuen Farahk ere.

—Itxura ona du, ezta? Zergatik ez duzue aproba egiten? Hona nire desafioa: egin itzazue biharko zeregin guztiak korrika; ez bakarrik zuei egokitutako eginbeharrak, baita premiak eta jolasak ere. Zer iruditzen? –Txaloka hasi ziren haurrak, pozarren, eta batzuk ez ziren gai izan kuluxka egiteko ere, aztoramenduaren aztoramenduaz.

Biharamunean, Farah umeen zain geratu zen Zubi Zaharrean, argibideak emateko: dena korrika egiteaz gainera, haurrek ezin zuten kuluxkarik egin eguzkia ezkutatu arte. Protesta egin zuten batzuek; beste zenbaitek, ordea, hizkuntza arrotz batean ari balitz bezala begiratu zioten zaharrari. «Hil egingo gara!», esan zuen Lilik, oihuka, eta txikienak negarrez hasi ziren. «Inor ez da hilko», erantzun zuen Farahk. «Zuen zereginak egingo dituzue, eta, azkar-azkar jardungo zaretenez, askoz denbora gutxiago beharko duzue amaitzeko; hortaz, bukatzen duzuenean, zeregin gehiago emango dizkizuet. Eguerdian, gelditu egingo zarete; zerbait jan, eta, ondoren, zereginei helduko diezue berriro, afalordura arte. Eta, amaitzean, zortzi orduko kuluxka egingo duzue».

—Nork egin nahi dink zortzi orduko kuluxka? Bai aspergarria! —protesta egin zuen Kirmenek.

Haurrak lasaitu arte itxaron zuen Farahk.

—Egun bat baino ez da. Zin dagizuet ez zaretela hilko.

—Farahk arrazoi du –esan zuen Zuhaitzek–, egun bat baino ez da. –Farah ohartua zegoen Zuhaitzek beste haurren gainean zuen eraginaz. Haren ausardia eta kemena lasaigarria gertatzen zitzaien gaztetxoenei, eta oso gogoko zuten Zuhaitzen ondoan egotea, egonarritsuena zelako eta hark laguntzen zielako gehien. –Gainera, jolas bat baino ez da. Nahi dugunean utz zezakeanagu. Ezta, Farah?

—Jakina –erantzun zuen zaharrak. Ondoren, egunari buruzko xehetasunak azaldu zizkien: lehenik, asteko otarrak prestatu, eta lekak bilduko zituzten, akastunak erauziz eta bereiziz. Ontziak bete ostean, tomate-haziak ereingo zituzten. Gero, besteekin elkartuko ziren, hamaiketakoa egiteko, baina ordu erdiz bakarrik. 11:30ean, asteko eskariak inprimatu eta sailkatuko zituzten, eta, gero, trantsizio-aldian ari ziren kideengana joango ziren bisitan. Ordubeteko tartea izango zuten haiekin bazkaltzeko; ondoren, hilabeteko aisialdi-jarduerak planifikatu eta komunitatearen proposamen guztiak bilduko zituzten. Gaztetxoenez arduratuko ziren, afaria prestatu, mahaia bildu eta den-dena garbituko zuten, eguzkia ezkutatu aurretik. Eguna amaitutzat jo baino lehen, haren hileta prestatuko zuten; Farahren hileta, alegia, aste hartan hiltzea erabaki zuen eta.

 

2

 

Farahk azkar-azkar antolatu zituen taldeak: irakurtzen zekien pertsona bat behintzat sartu behar zen multzo bakoitzean, eta zazpi urtetik beherako haurrek ez zuten parte hartuko.

—Baina nik parte hartu nahi dianat! –kexatu zen Lili.

—Sentitzen dianat, Lili, baina hobe dunk horrela. Gainera, besteak arduratuko ditunk zeregin guztiez, eta jolasteko denbora gehiago izango duzue horrela. –Gaztetxoenak, nonbait, kontent geratu ziren azken hori entzunda, baina hala ere ikusi nahi izan zuten nola konpontzen ziren beren kideak, eta atzetik joan zitzaizkien.

Farahk abisu ematearekin batera, negutegiko bulegorantz abiatu ziren haur guztiak, arrapataka. Iskanbila galanta sortu zuten: gehiegi ziren gela hartan eroso sartzeko; beraz, Zuhaitzek hartu zuen agintea.

—Ez dago hainbeste jenderen beharrik eskariak inprimatzeko. Itxaron kanpoan, berehala aterako naiz. –Negutegitik irten ziren haurrak, urduri. Korrika egin behar al zuten, Zuhaitz ateratzeko zain zeuden bitartean? Kirmenek uste zuen baietz, baina Uxoak esan zuen ez zegoela premiarik, bost minutu eskas izango zirela: zereginak korrika egiteko esan zien Farahk, baina itxaronaldiak ez ziren horren barruan sartzen. Mintzatu ahala, bere buruan antolatu zituen zereginak, haiek ahalik azkarren egiteko eran, eta denak lasterka ibil zitezela eta bulegoan bezalako zalaparta sor zezatela eragozteko.

—Eskari-orriak banatuko ditu Zuhaitzek; bien bitartean, otarren bila joango dira gaztetxoenak, eta Kirmenek eta biok dataren arabera sailkatuko ditugu eskariak. Ondoren, talde bakoitza nahi bezala antolatuko da saskiak betetzeko. Konforme? –Lurralde osoa barazkiz hornitzen zuen Kiribilek, eta, astelehenetako zereginen artean, besteak beste, eskariak otarretan banatzen zituzten, ondoren bidaltzeko. Horren truke, gainerako komunitateek –mila biztanletik beherakoak ziren gehienak– hainbat zerbitzu eskaintzen zituzten: Matzurretan, adibidez, erregai ekologikoa sortzen zuten; Toletxeko biztanleak, berriz, ehungintzaren arloan ziharduten; Errioxekoek, mahasti-zaintzan, eta abar. Komunitate bakoitzak zeregin berezitu bat izan arren, guztietan zeuden irakasleak, sendagileak, iturginak, arotzak eta antzekoak. Herrien arteko transakzioetarako truke-sistema bat erabiltzen zuten, urteen poderioz hobetua, eta haren bitartez ziurtatzen zuten inork ez zuela ezeren faltarik.

Lurrak ematen zuena biltzen zuten kiribildarrek, behar baino gehiago ustiatu gabe eta naturaren erritmoak errespetatuz. Egun hartan, uraza, patata, azenarioa eta erremolatxa sartuko zituzten saskietan, hau da, urte osoan landatu zitezkeen barazkiak, bai eta uda-garaiko batzuk ere: tomatea, alberjinia, piperra, luzokerra eta babarruna.

—Kirmen? –galdetu zuen Uxoak.

—Pentsatu dianat beharbada hobe dela Lalo, Hodei, Noa, Peru eta Siri otarren bila joatea eta Zuhaitzek, Marek eta guk laurok betetzea.

—Zergatik?

—Ez dutelako hain bizkor korrika egiten. –Kirmenek aipaturiko haurrei erreparatu zien Uxoak. Noak eta Hodeik baietz egin zuten buruaz, baina bazirudien Siri, Peru eta Lalo lotsatuta zeudela. Zuhaitz orduantxe atera zen bulegotik, eta zerbait oker zebilela ohartu zen.

—Zer gertatu dunk? –Egoera azaldu zion Uxoak, eta gehitu zuen kide haiek beharbada ez zirela hain azkar aritzen baina ondo baino hobeto egiten zutela beren lana, besteek baino arreta handiagoarekin, eta ez zutela inoiz okerrik egin saskiak betetzeko garaian.

—Zuek zer egin nahi duzue? –galdetu zien Zuhaitzek.

—Nire ustez… –hasi zen Lalo, baina Kirmenek eten zion jarduna.

—Zereginak ahalik azkarren egin behar baditianagu, hobe dianagu neuk esan bezala egitea. –Kirmenen jarrerak harri eta zur utzi zituen denak; haur burugogorra izan arren, ez zuen inoiz erakutsi halako zorrozkeriarik.

—Erabakiak bizkorrago hartu behar ditianagu –sartu zen Mare–. Denbora gehiegi pasatu dianagu eztabaidan.

—Ados nagonk –baieztatu zuen Kirmenek.

Zuhaitzek ez zuen oso argi ikusten zer esan nahi ote zuen «denbora gehiegi» esamoldeak. Normalean, presarik gabe egiten zituzten egin beharrekoak, guztien erritmoak aintzat hartuz, baina onartu beharra zuen Marek eta Kirmenek arrazoia zeukatela.

—Ongi, egun bat baino ez dunk –esan zuen Zuhaitzek, Uxoari begira, zeina besoak hazta eginda baitzegoen, Mareri eta Kirmeni so, zer esan jakin gabe–. Egin dezagun Kirmenek esan bezala, eta gero gerokoak.

—Eta ez al da hobe dena oraintxe bertan planifikatzea? Horrela ez dianagu denborarik galduko –esan zuen Kirmenek.

—Astuna haiz, gero, «denbora galtzearen» kontu horrekin! –erantzun zuen Uxoak–. Denbora ez da sekula galtzen! Nondik atera dunk esamolde hori?

—Farahk erakutsi zidaanan. –Harro zegoen Kirmen, besteek ez zekiten zerbait bazekielako. Zuhaitzek ere bazekien zer esan nahi zuen «denbora galtzeak», baina ez zuen txintik esan, sua ez xaxatzeko.

—Tira, hobe dianagu behingoz hastea, ez dezagun denborarik gal… –ekin zion Zuhaitzek. Uxoa marmarka hasi zen esaldia amaitu aurretik–. Ez dianagu berandutu nahi; asko zagonk egiteko.

 

3

 

Amaitu baino zertxobait lehenago, taldea zatitzea proposatu zuen Sirik: uraza biltzeaz arduratuko ziren gaztetxoak, eta nagusiak, berriz, porrua landatzeaz. Ados agertu ziren denak: gaztetxoenak, gorputzez txikiagoak izanik, nagusiak baino eraginkortasun handiagoz mugituko ziren negutegian barna.

Nagusiek bizkor amaitu zituzten landatzeari zegozkionak, eta negutegira abiatu ziren, lasterka, gaztetxoei laguntzera. Gaztetxoak beren ohiko erritmoan ari zirela ikusirik, Kirmenek ez zuen ezkutatu bere pairamenik eza. 

—Oso poliki ari ditunk.

—Ordu erdi zaukaanagu oraindik hamaiketakoaren garaia iritsi arte. Lasaitu hadi –erantzun zion Marek. Uxoak irribarre egin zuen bere kautarako. Mare ez zuen inork kikilaraziko.

Haur guztiek gerrikotik zintzilik zeuzkaten bilketa egiteko behar ziren tresnak. Nagusiek, aiztoak gerrikotik hartu, eta urazen ipurdiak mozteari ekin zioten, gaztetxoekin batera.

—Ebaki bat egin dianat! –oihu egin zuen Hodeik.

Marek, aiztoa askatu, eta txikiari laguntzera jo zuen berehala.

—Ai! –garrasi egin zuen Lalok. –Mina hartu dianat!

Lalorengana hurbildu zen Uxoa. Ebaki bat zeukan erpuruan; ez zirudien larria zenik, baina odol asko zerion, eta umetxoa izututa zegoen.

—Botika-kutxaren bila noank –esan zuen Uxoak–. Berehala itzuliko naunk.

Laloren lantua aditurik, Hodei ere negarrez hasi zen. Gainerako gaztetxoak, egiten ari zirena utzi, eta kidearengana joan ziren.

—Baina zer demontre? –oihukatu zuen Kirmenek–. Zereginketan segitu behar dianagu!

—Ez! –txilio egin zuen Lalok, aurpegia bustita–. Ez, ez eta ez!

—Ez! –garrasi egin zuten gaztetxoak, aho batez.

Kirmenek, hasperen egin, eta Zuhaitzi begiratu zion; hura jolasetik kanpo geratu eta zelaian alai etzanda zeuden umetxoei so zegoen: korrika zebiltzan batzuk, nagusiak antzeratu nahian; aterpe bat eraikitzen ari ziren beste zenbait, eta beste batzuk, azkenik, belarraren gainean etzanda zeuden, beren genitalak ukitzen. Zuhaitzek ondo gogoan zuen hankarteko laztanek eragiten zioten kilima deskubritu zuen eguna. Bere lagunekin partekatu nahi izan zuen berehala; haiengana gerturatu, eta hitzik gabe erakutsi zien bere deskubrimendu berria, oraindik ez baitzen ondo mintzatzen. Haurrak ohituta zeuden ordurako beren gorputzak nahiz beren kideenak biluzik ikustera, Kiribileko biztanleek ez baitzuten arroparik erabiltzen beroa egiten zuenean eta zereginketan ez zihardutenean; dena den, egun hura iritsi arte ez zuten sentitu beren gorputzak arakatzeko jakin-minik.

Belar gainean jirabiraka igaro zuten arratsaldea, gozamenez barre eginez, bakoitzaren formak alderatuz.

—Uki zezakeanat hirea? –galdetu zion Kirmenek Zuhaitzi.

—Jakina! Eta nik hirea?

—Bai!

Handik tarte batera, Uxoa eta Mare etorri ziren, eta Kirmeni eta Zuhaitzi erakutsi zieten nola lortzen zuten kilima hura sentitzea: etzan ziren, belaunak tolesturik, eta beren genitalak estali zituzten, esku bat bestearen gainean jarriz; ondoren, gorantz eta beherantz mugitu ziren. Marek, luze gabe, are gehiago gustatzen zitzaion modu bat aurkitu zuen, kilima bizkorragoa zekarren modu bat: aski zuen hanken artean burko bat jartzea eta aldakak aurrera-atzera mugitzea. Elkar ukitu zuten umeek, eta Uxoak eta Marek irri egin zuten Zuhaitzen eta Kirmenen genitalen forma nola aldatzen zen ikusirik, zeta-har lodi baten tankeratik zizare gogor baten itxurara igaro baitziren.

Orain, ordea, gaztetxoenak ari ziren beren gorputzak eta beren kideenak deskubritzen, eta Zuhaitzek inbidiaren sastada sentitu zuen, kilima estreinako aldiz nabaritzen zuten haurrei begira.

—Aizank! Zertan habil? –Zuhaitzen ameskeriak eten zituen Kirmenen oihuak–. Ea, zereginketara!

Bere kideari erreparatu zion Zuhaitzek. Zerbait aldatua zen Kirmenen aurpegieran. Bazirudien begiak handitu zitzaizkiola, eta keinu bitxi bat ageri zitzaion ahoan, keinu arrotza Zuhaitzentzat. Hurbildu zen Kirmenengana, eta ipini zion eskua sorbaldaren gainean.

—Ondo al hago?

—Bai! Baina ezin gaitunk gehiago berandutu! Zereginketan segitu behar dianagu!

—Kirmen –esan zuen Zuhaitzek, aurpegia serio–. Jolas bat baino ez dunk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude