Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

  • Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean, presidente ohiaren seme Flavio Bolsonarok hark bidalitako mezu bat erakutsi zuen aitaren alde azken asteetan Brasilen eginiko manifestazioetako batean. Bolsonaroren aurka hartutako neurrien harira, Donald Trump AEBetako presidenteak %50eko muga zergak ipintzearekin mehatxu egin dio Brasilgo Gobernuari.


2025eko abuztuaren 05ean - 12:08
Azken eguneraketa: 13:24
Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohia joan den astean, Brasilian.  Adriano Machado / Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Brasilgo presidente ohi Jair Bolsonarori (2019-2023) etxeko atxiloaldia ezarri dio herrialdeko Auzitegi Gorenak, 2023an Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo presidentearen aurkako estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik –2023ko urtarrilaren 8an Bolsonaroren mila jarraitzaile inguru Brasilgo Kongresuan eta Auzitegi Gorenaren eraikinean sartu ziren–. Poliziak haren aurka jarritako salaketa bat aztertu ondoren, Brasilgo fiskaltzak otsailean "botere autoritarioa oinarri zuen erakunde kriminal bat" zuzentzea egotzi zion Bolsonarori, 2022ko presidentetzarako hauteskundeetako emaitzak zalantzan jarri eta botereari eutsi nahi izateagatik. 

Uztailaren 18an Auzitegi Goreneko epaile Alexandre de Moraesek hainbat neurri ezarri zizkion Brasilgo presidente ohiari: ihes egiteko arriskuarengatik gailu elektroniko bat jarri zioten orkatilan; atzerriko ordezkariekin ezin zuen harremanik izan; gauean etxera itzuli behar zuen; azkenik, sare sozialetan ezin zuen mezurik argitaratu. Azken neurri hori urratzeagatik eta Lula presidentearen aurkako estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik ezarri dio Auzitegi Gorenak etxeko atxiloaldia. Etxean atxilo dagoen bitartean, soilik abokatuekin izango du harremana Bolsonarok. Gainera, epaileak ezarritako neurriren bat urratuz gero, espetxeratu egingo dute. 

De Moraes epailearen arabera, presidente ohiak sare sozialak Auzitegi Gorenaren aurkako erasoak bultzatzeko erabili ditu, baita Brasilen "atzerriko herrialdeen esku hartzearen" alde egiteko ere. Izan ere, haren alde azken asteetan Brasilen eginiko manifestazioetako batean, Bolsonaroren semeetako batek, Flavio Bolsonaro senatariak, presidente ohiak telefono bidez bidalitako mezu bat erakutsi zuen: mezu horretan, Lula-ren aurkako estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik auzipetutako pertsona guztiak –33 lagun guztira, hainbat militar eta Bolsonaroren gobernuko zenbait ministro tartean– aske uztea aldarrikatu zuen. 

Trumpen atzaparrak

Brasilgo Gobernuaren buru zela, aliatu estua izan zuen Bolsonarok Donald Trump AEBetako presidentea. Bada, presidente ohiaren aurka duela bi aste hartutako neurrien harira, Etxe Zuriko maizterrak %50eko muga zergak ipintzearekin mehatxu egin zion Lula-ri, orain arte herrialde baten aurka proposatu duen muga zergen ehuneko altuena. Halere, asteazkenen indarrean sartzekoak diren muga zergak negoziatzeko prest agertu zen Trump joan den astean, baina oraindik ez da bildu Brasilgo presidentearekin. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Sozialismorako Mugimenduak Bolivian agintzeari utziko dio 20 urteren ostean, eskuinari lekua utzita

Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude