"Une kritikoari" aurre egiteko, 430 milioi euroko aurrekontua bideratu du Ekonomiaren Garapenerako Sailak enpresa hauetara. Interesa duten enpresek programa bat baino gehiagotako laguntzak jasotzen ahalko dituzte. SPRI industria sustapenerako elkartearen bitartez galdetu beharko dira.
"Une kritiko batean gaude, eta enpresa txiki eta ertainei (ETE) laguntzeko beharra dugu. Gure ehun industrialaren gehiengoa dira, eta modu global batean lagundu nahi diegu, ahalegin berezia eginez". Horra laguntza programen berri emateko orduan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi izana.
430 milioi euroko aurrekontua bideratu du Ekonomiaren Garapenerako Sailak enpresa hauetara, 68 laguntza programen bidez.
Interesa duten enpresek programa bat baino gehiagoko laguntzak jasotzen ahalko dituzte. SPRI industria sustapenerako elkarteak banatuko ditu laguntza horiek, eta hiru bilera informatibo antolatu ditu otsailaren 24, 25 eta 26rako –aldi oro gai ezberdin batean zentratuz: "teknologia, berrikuntza eta ekintzailetza"; "industria, energia eta ingurumena"; "lehen sektorea, landa garapena eta itsasertza"–. Elkarte honen webgunetik pasa behar da eskaera bideratzeko.
68 laguntza programak bost bloke handitan banatu dituzte. Lehen blokea larri dauden enpresentzat edo larri dauden eremu geografikoetan daudenentzat. Baina horrez gain, eraldaketa digitaleko, ekintzailetzako, industria-garapeneko, nazioartekotzeko, ekonomia zirkularreko, trantsizio energetikoko edo elikagaien industriako proiektuak ere lagundu nahi dituzte.
Iaz jardun industriala %13,3 jaitsi zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, nazioartekotze prozesua ia erabat gelditu zelako joan-etorriari jarritako traben erruz. Pandemiak, 2020an, % 9,5eko jaitsiera eragin du Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomian, eta langabezia-tasa % 11,20koa izan da bertan.
AEBetako armadak SAPA Placencia, Aperribay familiaren enpresa, aukeratu du 7.000 tankeren transmisio-sistema hornitzeko. Programa berri horrek 5.000 milioi eurotik gorako diru sarrerak ekarriko dizkio hamabost urteko epean. Borrokarako ibilgailuen flota berritzeko ekoizpena... [+]
Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.
Biogipuzkoa ikerketa zentroak kimioterapia formula berri bat aurkitu du. Jesus Bañalesek, Biogipuzkoa ikerketa zentroko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradun eta ikertzaileak, xehetasun gehiago eman ditu.
Europak bere helburu klimatikoak malgutzen eta AEBek zientziari bizkarra ematen dioten bitartean, Txinak mundu mailako elektrizitate berriztagarriaren lidergoa hartu du. Atzerrian inbertsio erraldoiak egiten dabil, bereziki Hego Globaleko herrialdeetan. Aldaketa geopolitiko... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.