EAEko kultura, ekonomia, turismoa eta harreman diplomatikoak nazioartean sustatzea helburu duen Basque Country marka aurkeztu du Jaurlaritzak. Egitasmoak 120 miloi eurokoko aurrekontua izango duela adierazi du Urkulluk, Marian Elorza eta Arantza Tapia kontseilariekin batera Kursaalean egindako agerraldian.
Honakoak dira datozen hilabeteetan martxan jarriko diren ekimenak:
Ekonomia
- Nazioartekotzerako Euskal Partzuergoa sortuko dute Eusko Jaurlaritzak, hiru probintzietako Diputazio Foralek eta Merkataritza-Ganberek elkarlanean.
- Enpresen nazioartekotzea hogei herrialdetan lantzeko 500 beka eskainiko dira.
- Jaurlaritzak 70 herrialdetan dituen ordezkaritzek EAEko enpresak bertara moldatzen lagunduko dute.
Turismoa
- Madril eta Bartzelonan ‘Euskadi Gastronomika’ produktu turistikoa aurkeztuko da datorren udazkenean.
Nazioarteko harremanak
- Europako Lehiakortasun eta Finantza Kontseiluetan parte hartu ahal izatea aldarrikatuko du Jaurlaritzak.