Jardunaldi jarraituak Nafarroako eskoletan bide egiten darrai sasi guztien gainetik

  • Hainbat hezkuntza komunitatetan aurten egin da lehen aldiz eskola jardunaldiaren aldaketari buruzko eztabaida, baina gogoratu behar da Hezkuntza Departamentuak 14 urte daramatzala aukera hori eskaintzen, 2007-2008 ikasturtetik.


2021eko abenduaren 14an - 13:38
Azken eguneraketa: 14:43

2017an zabaldu zen lehen aldiz Nafarroako ikastetxe guztietara prozesu osoa egin eta ikasleen erroldaren %60ak baino gehiagok aldeko botoa ematea lortzen zutenek goizeko eskola ordutegira (aukerako eskolaz kanpoko ekintzekin arratsaldez) pasatzeko aukera; izan ere, hasierako urteetan, ikasturte bakoitzeko sei ikastetxetara soilik mugatzen zen ordutegi aldaketarako aukera. Horren ondorioz, ikastetxe batzuetan, aldaketaren alde erroldaren %60 baino gehiago egon arren, ordutegiz ezin izan zuten aldatu.

Prozesu honen zailtasunik handiena ezohiko bozketa formatua da, gehiengo berezia edo kualifikatua eskatzen baita: zentroko ikasle errolda osoaren %60ak baino gehiagok (6. mailako familiek izan ezik) alde bozkatu behar dute ordutegia aldatzeko (hau da, parte hartzen ez dutenak, zuriak eta baliogabeak, aurkako bototzat hartzen dira).

Aldez aurretik, prozesuari hasiera emateko eta familien azken bozketara iritsi ahal izateko, irakasleen klaustroaren %60ak eta Eskola Kontseiluaren %65ak babestu behar izan dute.

Bozketa-sistema berezi hori dela eta, hainbat ikastetxetan gertatzen ari da botoa emateko eskubidea duten familien %80 edo gehiagoko parte-hartzearekin, horietatik %70ak baino gehiagok aldaketaren alde bozkatzen duela eta %30ak baino gutxiagok aurka, baina hezkuntza-komunitate horretan ordutegi zatituarekin jarraitzera behartuta jarraitzen dutela.

Zer argudio eta babes juridikorekin eskatzen da oraindik ere gehiengo berezia edo kualifikatua, baldin eta bozketa mota hori oso gai garrantzitsuetarako edo aldaketa handietarako baino ez bada planteatzen, eta aldiz herrialde baten independentzia lortzeko edo eutanasia baimentzeko nahikoa bada emandako botoen gehiengo sinplea?

Gaur egun, Nafarroako ikastetxe publikoen %55ak baino gehiagok du ezarrita lanaldi jarraitua, eta ez da hauetako inon ere proposatu ordutegi zatitura atzera egitea; bitartean, oso balorazio positiboak jaso ditu ikasleen, familien eta irakasleen aldetik. Orain, pandemia dela eta bi urte daramatzagu goizeko jardunaldiarekin (ikasturte honetan eskolaz kanpokoen aukerarekin arratsaldez) eta aurten, oraindik goiz eta arratsaldeko jardunaldia duten ikastetxe ia guztietan planteatu da aldaketa (deialdia amaitzean Nafarroako ikastetxe publikoen %84ak goizeko ordutegia izatea aurreikusten da)... Noiz arte jarraituko da bozketa hori berezi edo gehiengo kualifikatuko kontsideratzen, baldin eta jardunaldi jarraitua bada arrunta egun? Inoiz galdetu zeniguten lanaldi zatitua babesten genuen ala heredatu egin dugu.

"Zer argudio eta babes juridikorekin eskatzen da oraindik ere gehiengo berezia edo kualifikatua, baldin eta bozketa mota hori oso gai garrantzitsuetarako edo aldaketa handietarako baino ez bada planteatzen?"

Hezkuntza administrazio batek eskola ordutegiei buruz egindako azterlan edo txosten bakarrean, Departament d'Educació, Generalitat de Catalunya, 2019, 25 ikastetxetan hasierako pilotaje bat egin ondoren, bertatik ateratzen diren ondorio argienak eskola absentismoaren maila murriztea (datu hau errepikatu egin da ikasle etorkin tasa altuak dituzten Iruñeko edo Tuterako eskoletan, ordutegi jarraitura aldatu eta ikasleen %100 eskolatzea lortu baitzuten) eta eskola gatazkak murriztea dira, azken hau eguerdian 2 orduko tartea ondoren klase lektiboetara bueltatu behar ez izateari lotuta edo, besterik gabe, ikasleak goizez soilik lasaiago egotearekin lotuta dagoela uler daiteke.

Puntu honetara iritsita, hain zuzen ere, aipatu behar dugu Nafarroan jardunaldi jarraitua Espainiako estatuan ezarritako formulatik kontu batean desberdintzen dela, izan ere, eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen dira arratsaldez, egungo ordutegia errespetatuz (16:30) eta familia guztiei doako bide bat eskainiz eta arrazoi ekonomikoengatik inolako bazterketarik bultzatu gabe.

Azpimarratzekoa da, halaber, Francesco Tonucci bezalako pedagogo garrantzitsuek arratsaldeak eta familia-orduak haurtzaroarentzat berreskuratzera borroka egitera animatzen dutela, edo duela gutxi hainbat mediok jasotzen zuten joera kezkagarria; izan ere, artikuluotan kritikatzen zen gaurko ikasleak, hots, biharko langileak, 8-10 orduz erakunde batean lan egitera ohitzen baditugu, horrek langile otzan bihurtuko dituela eta beren lan edo kontziliazio eskubideen alde ez borrokatzera eramango dituela.

"Ondorio argienak eskola absentismoaren maila murriztea eta eskola gatazkak murriztea dira"

Amaitzeko, eskola jantokietako langileen galeraz ere hitz egiten da azkenaldian, baina ez zerbitzu horren prekarietateaz eta enplegu horien lan baldintzez, azken urteetan catering enpresen kartelek monopolizatuak dituztenak. Gaur egun, janari industriala da eta estres handia du bai ekoizpenean zein trazabilitatean, baita zerbitzuan eta arretan ere. Ezinbesteko aukera pasatzen ari zaigu hurbileko eta masifikatu gabeko eskola jangelen bidean urratsak emateko; sukalde propioekin, hezitzaile profila eta lan baldintza hobeak dituzten langileekin, 0km eta sasoiko produktuekin; bazkaltzeko denbora hezkuntza proiektuaren parte izatera pasatzea lortu behar dugu.

Hezkuntza Departamentuak bozketa hau berezitzat jo zuen bere garaian (familien informazio falta edo aldaketaren garrantzia argudiatuta), baina iritsi da eguna non lanaldi zatitua den ezohikoa eta familia guztiok jada bizi izan dugu lanaldi jarraitua; beraz, gutxiengo batek ezin dio gehiengo zabal bati hautestontzietan erabakia inposatzen jarraitu.

Zalantzarik gabe, bozketa demokratiko batera igarotzeko unea da, non bozka emanez parte hartzen duten pertsonek erabakiko duten gehiengo soilez, eta hezkuntza komunitatearen gehiengoaren aukera modu justuan errespetatuz.

Nafarroako hainbat ikastetxetako 36 gurasoren izenean

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Eguneraketa berriak daude