Itzultzaile automatiko bidez erdarazko webguneetan euskara txertatzea sustatuko du PuntuEUS-ek

  • Elhuyarren itzultzaile automatikoa erderazko webguneen eskura jarriko du PuntuEUS Fundazioak, Interneten euskarazko edukiak ugaritzeko asmoz.


2021eko maiatzaren 18an - 11:10
Elhuyarreko Jon Abril eta PuntuEUS Fundazioko Josu Waliño hitzarmena sinatu zuten egunean, maiatzaren 17an.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

PuntuEUS Behatokiaren datuen arabera, Euskal Herrian 162.000 webgune inguru zeuden aktibo 2017an eta horietatik %16k baino ez zuten euskarazko edukia. Orain, teknologia baliatuta, euskarazko edukia errazago eskaini ahal izatea da PuntuEUS fundazioak eta Elhuyarrek sinatu duten hitzarmenaren helburua.

Lankidetza horren lehen ekintza Elhuyarren Elia itzultzaile automatikoa WordPressen txertatzea izango da: WordPresserako plugin bat garatuko dute eta .eus domeinudun webguneen eskura jarriko dute, edukia automatiko itzul dezaten. Modu horretan euskarak Interneten duen presentzia indartzea da asmoa.


Irakurri gehiago: Euskara Internet Komunikazioa
Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 12
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.