ARGIA.eus

2020ko ekainaren 01a

Itzubaltzeta III gaztetxea husteko agindua eman du Getxoko Udalak, koronabirusa dela eta

  • Eguenean, Getxoko Udaltzaingoa gerturatu zen Itzubaltzeta III gaztetxera hura desalojatzeko aginduagaz, bertako gazteek HIRUKAri jakinarazi diotenez. Polizia-buruak haiei emandako agirian irakur daitekeenez, koronabirusaren krisia dela eta,  okupatutako eraikina hustea dute helburu udal-arduradunek, Getxoko udal-eraikin eta zerbitzuakaz egin duten legez.

Iker Rincon Moreno  |  Hiruka .eus
2020ko martxoaren 13a
Albiste hau Hiruka .eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Otsailaren erdialdean okupatu zuten eraikina. Argazkia: Hiruka

Itzubaltzeta III gaztetxeko kideek azaldu dutenez, atzo, eguenean, Getxoko Udaltzaingoaren burua hurbildu zitzaien eraikina desalojatzeko asmoagaz, "Covid-19 aitzakiaren pean", deitoratu dutenez. Udal-arduradunek igorritako oharraren arabera, okupatutako eraikina hustu beharko dute gazteek gaurko, barikurako, 12:00ak baino lehen. Horren aurrean, gaztetxekoek azaldu dute antolatutako ekintza denak bertan behera utzi eta gaztetxea itxi dutela, Osasun Sailak hartutako neurriakaz bat etorrita. Hala ere, aipatu dute ez dutela onartzen Udalaren erabakia: "Udaleko arduradunek esan dute ez dakitela zer aipatzen duten desalojo batekin. Gu lelo moduan uzteko estrategiarekin jarraitzen dute. Romoko herriak ez du bere presiorik onartzen".

Getxoko udal-eraikin denak itxi dituzte gaur [udal-kiroldegiak izan ezik, norberak bere ardurapean erabili baititzake, Udalak jakinarazi duenez], Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako aginduei kasu eginez koronabirusaren krisiari aurre egiteko. Hori dela eta, udal-arduradunek uste dute gaztetxe gisa okupatutako eraikina ere hustu egin behar dela "kutsatzeko-fokoa" izan daitekeelakoan. Bere aldetik, Ibon Rodriguez EH Bilduko zinegotziak sare sozialetatik adierazi duenez, Getxoko Udalak bere taldearen babes eta laguntza osoa izango du koronabirusari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Hala ere, azpimarratu du koalizio abertzaleak ez duela inola ere babestuko osasun-krisi bat erabiltzea aitzaki gisa gaztetxe bat desalojatzeko.

Getxoko Udalak Itzubaltzeta III gaztetxeari helarazitako huste-agindua:

Albiste hau Hiruka .eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEAK
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude