Itxialditik modu ordenatuan ateratzeko proposamena egin dute Mitjà eta López zientzialariek

  • Irteera mailakatua proposatu dute zientzialari katalanek, koronabirusaren identifikazio azkarraren bidez. Espainiako Osasun Ministerioari eta Generalitateko Osasun sailari helarazi diete txostena.


2020ko apirilaren 04an - 09:13
Herritarrek asteak daramatzate etxeetan itxita (arg: Dani Blanco / ARGIA)

Oriol Mitjà pandemietan adituaren izena ezagun egin da koronabirusa dela-eta. Besteak beste, dozenaka zientzialarirekin batera artikulua kaleratu zuen The Lancet mediku aldizkari prestigiotsuan, Espainiako Gobernuari eskatuz konfinamendurako baldintzak gogortu zitzala, krisitik onik atera nahi bazuen.

Duela gutxi, itxialdi osteko egoerari aurre nola egin azaldu du ikertzaileak La Sexta telebista katean egindako elkarrizketa batean. Eta orain, proposamen hori txosten zehatz batera (pdf) ekarri du Joel Lópezekin batera. Euren esanetan, gaixotasuna epe motzean ezingo da ezabatu eta agerraldi gehiago egongo direnez, horretara prestatu behar dugu.

Osasuntsu eta gazteak lehenengo

Irteerak mailakatua izan behar duela uste dute bi zientzialariek: lehenik pertsona gazte eta osasuntsuena –horiek monitarizatu eta osasun sistemari kalte egiten ez diotela ziurtatuz–. Arriskuan egon daitezkeen pertsona kutsatu gabeak oraindik etxean geratu beharko liratekeela uste dute.

Herritarrari bere egoeraren egiaztagiria emango litzaioke: infekzioa izan badu baina jadanik sendatuta baldin badago, jarduera normalak egin ditzake

Horrez gain, pixkanaka negozio eta komertzioen irekiera etorri beharko litzateke, bigarren fase batean jatetxe eta tabernena eta baita 70 urtetik beherakoak kalera ateratzeko baimena ere, eskolak irekitzearekin batera. Azken fasean, 70 urtetik gorakoak ere atera ahal izango lirateke. Eta orduan, 50 pertsona baino gehiagoko ekitaldiak baimenduta leudeke.

Immunitatea zeinek duen jakin

Baina deskonfinamendu fase horiek betetzen joateko, gakoa immunitatea zeinek duen jakitean datzala diote adituek eta horretarako test azkarrak masiboki egin behar direla ondorioztatu dute. Froga azkar serologikoak –igarotako infekzioak atzematen ditu– aukera emango luke jakiteko zein egon den koronabirusak kutsatua eta zein ez: “Agerraldi gehiago egoteko arriskua gutxitzea soilik lortuko dugu jende gehiago babestuta egonik infekzioa pasa eta gero, baita ondoren prest dagoenean txertoaren bidez ere”, diote. Egun, kalkulatzen dute herritarren %15 baino ez dela kutsatu oraindik.

15 minututan emaitzak ematen dituen froga serologiko horiek kalean edo kotxeetatik atera gabe egin daitezkeela diote, eta behin eginda, herritarrari bere egoeraren egiaztagiria emango litzaioke: infekzioa izan badu baina jadanik sendatuta baldin badago, jarduera normalak egin ditzake; infekzioa oraindik sendatu gabe ez badu, 14 egun etxean eta gero jarduerak normal; infekziorik ez badu, jarraipena egin beharko zaio eta sintomak monitorizatu.

Kasu berrien kontrolerako mekanismoak ere zehazten ditu txostenak, batez ere sektore zaurgarrienen kontrol sistematikoak eginez: sintomen galdetegiak, tenperatura neurketak eta  antigenoen bidezko PCR frogak erabiliz.

Irteera mailakatua proposatzen dute adituek, lehenik funtsezkoak ez diren denda eta negozioen irekiera (arg.: Dani Blanco / ARGIA)

Mobileko aplikazio bidez kontrolatuak

Mobileko aplikazio bat sortzea  gomendatzen dute –“pribatutasun maila handiarekin”–, harremanen kontrol epidemiologikorako. “Herritar bakoitzak aplikazioa deskargatu beharko luke eta Covid-19ren sintomak dituen ala ez adierazi”. GPS eta Bluetooth bidez herritarraren datuak bilduko lituzkete, koronabirusarekin positiboa eman duena nora mugitzen den eta harremana zeinekin izan duen jakiteko. Harremanen arrisku mailaren arabera kolore ezberdinak jarriko lituzkete: berdea, horia eta gorria.

Nolanahi ere, ikusteke dago neurri horrek zer nolako onarpena izango lukeen gizartean, geolokalizazioaren kontrako iritzi ugari agertu baita, pertsonen eskubideak urratzen dituelako.

“Gune beroetan” itxialdi gehiago

Frogen bidez eta mobileko datu bilketen bidez lorturiko informazioarekin sektore eta gune “beroak” zein diren identifikatzea lortuko lukete. Eta zientzialarien aburuz, herritarren zati baten aldi baterako konfinamendu gehiago egiteko aukera ere ez litzateke baztertu behar, horren arabera.

Txostenak hainbat herren dituela onartu dute, hala ere, egileek. Esaterako, froga azkar serologikoak masiboki egiteko ez dago oraingoz test nahikorik eta arrisku gehien duten pertsonak lehenetsi beharko lirateke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude