Italiak ekainaren 3an bere mugak irekiko dizkie Europar Batasunako herritar guztiei

  • Giuseppe Conti lehen ministroak sinatuta gaur plazaratu da Italiako Gobernuaren ebazpen berria, arautuz ekainaren 3tik batetik Italiako herritarrek libre izango dutela estatu osoan batetik bestera mugitzea eta bestetik Italia eta Europar Batasunako gaineako herrialdeen arteko mugak ere libre egongo direla.


2020ko maiatzaren 16an - 10:07
Napoliko Corso Umberto kalea / Reuters
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Italiak ez die inolako berrogeialdirik ezarriko EBtik iritsitako herritarrei.

Europan Covid-19 pandemia nozitzen lehena izan den eta oraindik ere kaltetuenetakoa den Italiak eduki du ezarrita itxialdirik gogorrenetakoa –hasieran gobernua industrialen presioz saiatu zen arren hain neurri esturik ez hartzen– baina orain deseskaladari ere abiada ematea erabaki duela dirudi. Ekainaren 3a arte itxaron barik, datorren astelehenean bertan –maiatzak 18– italiarrei kenduko zaie eskualde mailan mugitzeko oztopo oro eta, nabarmenagoa dena, Italiako industria, komertzio eta ostalaritza guztia ere zabalduko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!