Istiluen kontrako ertzain kopurua bikoiztuko du Eusko Jaurlaritzak

  • Estefania Beltran de Heredia  Segurtasun sailburua Ertzaintzaren hurrengo urteetako plan estrategikoaz mintzatu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Sailburuak baieztatu zituen duela aste batzuk Deia eta Diario Vasco egunkariek argitara emandako datuak: 400 ertzain uniformedun gehiago jarri nahi ditu kaleak patruilatzen, horietako asko Brigada Mugikorrean.


2013ko apirilaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Berrozi" taldean dauden 80 agenteak Brigada Mugikorrera igaro daitezkeela iradoki dute hainbat hedabidek
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostian izandako gertaeretatik egun gutxira iragarri du Beltran de Herediak Ertzaintzaren plan estrategikoa. Apirilaren 19an ehunka ertzainek hartu zuten parte Bulebarrean zeuden gazteen kontrako oldarraldian.

Aurreikuspenen arabera, istiluen kontrako agente kopurua bikoiztu egingo litzateke, 188 ertzain gehiagorekin: “Gizartearekin konprometituriko Ertzaintza nahi dugu, bakea, segurtasuna eta pertsonen ongizatea sustatuko dituena”, azaldu du sailburuak.

Beste zeregin batzuetan zebiltzan Ertzaintzako hainbat brigada murriztu edo desagerrarazi egingo dira, nagusiki ETAk jarduera armatua uztearen ondorioz. Diario Vasco eta Deiaren arabera, baliteke Berrozi Berezi eliteko taldea –80 agente– Brigada Mugikorrera igarotzea.

Bestalde, Beltran de Herediak zenbait egoitza bateratu egingo direla esan du, baina Ertzaintzako sindikatuei agindu die ez dutela komisariarik itxiko. ERNEk eta ELAk bilkura egin zuten atzo Erandioko polizia etxe nagusiaren aurrean balizko itxiera horien kontra protesta egiteko. Gaur, berriz, polizia ereduari buruzko jardunaldiak egingo dituzte ERNEk antolatuta, Bilboko Euskalduna Jauregian.


Ertzaintza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 27
Makarrak

2026ko maiatzaren 26
Global Sumud Euskal Herriaren mobilizazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean
“Gezur hutsa da Ertzaintza probokatu genuela, eta munduak hori badaki”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.