Israelgo Osasun ministroaren sendabidea koronabirusarentzat: Mesias

  • "Otoitz egiten ari gara eta Mesias Pazko eguna baino lehen iritsiko den esperoan gaude. Ziur nago Mesias etorriko dela eta, Jainkoak Egipton egin zuen bezala, aterako gaituela. Laster aske aterako gara, Mesias etorriko da eta munduko arazo guztietatik libratuko gaitu". Israelgo Yaakov Litzman Osasun ministroaren hitzak dira, Israelen apirilaren 8an hasiko diren oporretara arte herritarrek giltzapetuta egon beharko ote duten galdetuta.


2020ko martxoaren 24an - 11:44
Argazkia: Times of Israel

Osasun ministro baten erantzuna baino judu ultra-ortodoxo batena izan arren, Israelen ez du polemikarik sortu. Izan ere, herritarren osasunaz arduratzen den politikaria komunitate hasidista bateko kidea da, juduen komunitate atzerakoienetako bat.

Netta Ahituv-ek Haaretz hedabidean dioenez, zentzuzkoa al da horrelako pertsona baten esku uztea Osasun Ministerioa Israelek ezagutu duen krisi handienari aurre egiteko? Judaismo ultraortodoxoaren ordezkari nagusi da Agudat Yisrael alderdia eta Litzman haren burua da.

Krisi garaian ere, erlijioak gainerako giza-legeen gainetik agintzen du. Datu bat horren erakusgarri: joan den asteburuan Israelen koronabirusak kutsatutako gaixoen herenak baino gehiagok sinagogaren bat bisitatu du.

Ukranian ere ortodoxoek aurkitu dute sendabidea

"Sexu bereko ezkontzak dira koronabirusaren iturburu nagusia", hala adierazi du elkarrizketa batean Ukrainiako Eliza Ortodoxoaren Ohorezko Patriarkak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude