Israelgo Auzitegi Gorenak atzera bota du Palestinako beduinoen herrixka eraisteko proiektua

  • Kanporaketak eta eraisteak ezingo dira egin Israelgo gobernuak erantzuna eman arte.


2018ko uztailaren 06an - 12:54
Khan al-Ahmarreko protestak (Argazkia:www.alaraby.co.uk)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Anat Baron epaileak epea ezarri dio estatuari erantzuna emateko: uztailaren 11. Errekurtsoa artxibatu egin zuten Israelek ez zuelako onartu herritarrek eskainitako plana herrixka arautzeko.

Eraisketak gertatuz gero, Israelgo gobernuak Khan al-Alhmareko bizilagunak Al Jabel-era mugituko dituzte Abu Dis zabortegi ondora.

Italia, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Espainiako gobernuak, besteak beste,  Israelek Khan al-Alhmar herrixka eraisteko duen planaren aurka agertu dira. Ostegunean hainbat herrialdetako kideak herrixka bisitatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude