Kanporaketak eta eraisteak ezingo dira egin Israelgo gobernuak erantzuna eman arte.
Anat Baron epaileak epea ezarri dio estatuari erantzuna emateko: uztailaren 11. Errekurtsoa artxibatu egin zuten Israelek ez zuelako onartu herritarrek eskainitako plana herrixka arautzeko.
Eraisketak gertatuz gero, Israelgo gobernuak Khan al-Alhmareko bizilagunak Al Jabel-era mugituko dituzte Abu Dis zabortegi ondora.
Italia, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Espainiako gobernuak, besteak beste, Israelek Khan al-Alhmar herrixka eraisteko duen planaren aurka agertu dira. Ostegunean hainbat herrialdetako kideak herrixka bisitatu zuten.