Gazan su-etena indarrean sartu den honetan, Israelgo armadak Zisjordaniari egin dio eraso

  • Gutxienez hamar palestinar hil eta 35 zauritu ditu Israelek Zisjordaniako Jenin hiriaren aurkako operazio militar batean, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi dutenez. Hildakoen eta zaurituen kopurua etengabe handitzen ari dela eta, kopuru zehatzak jakiteko zailtasunak dituztela informatu dute ospitaleetako zuzendariek.

Israelek su-etena Zisjordaniako kontrola eskutzeko baliatuko duen beldur da NBE. Palestinian Return

2025eko urtarrilaren 23a - 11:18
Azken eguneraketa: 21:39
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Israelgo armadak drone eta helikoptero bidez egin du eraso Jeninen eta inguruetan. Horrez gain, soldaduak hondeamakinekin sartu dira errefuxiatu kanpamentuetara eta etxebizitzak suntsitu dituzte. 

Zaher Yabarin-ek, Hamaseko buruetako batek, Israeleko lehen ministro Benjamín Netanyahuri egotzi dio Gazako gerra Zisjordania okupatura eramatearen erantzukizuna, eta boterea mantentzeko helburuarekin egin duela azaldu du.

Israelek, bere aldetik, adierazi du Burdinezko horma izendatu duen operazioaren helburua Iranen arma eta milizien hedapenari aurre egitea dela. Israelgo lehen ministro Benjamín Netanyahuk adierazi du erasoak “Iranen ardatzari” aurre egiteko estrategia globalaren parte direla.

Nazio Batuen ohartarazpen berria

Israelgo armadaren operazioek eta erasoek Jenin hiriko eta inguruetako herritarrak guztiz isolatu dituzte. Nazio Batuen Giza Eskubideen Bulegoak ohartarazi duenez, Israelgo armadaren egonaldiak indarkeria areagotu du eta giza eskubideak larriki urratu ditu. Bulegoak gogorarazi du Israelgo agintariek betebehar legalak dituztela, eta palestinarrei giza eskubideak eta segurtasuna bermatzea ezinbestekoa dela.


Palestina kanalean gehiago
2026ko azaroaren 5
Ahamad Tibi, Israelgo Gobernurako giltza palestinarra
"Netanyahu ez da lehen ministro izango berriz ere"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.