Israelen bonbardaketek gutxienez hamalau hildako eragin dituzte Sirian

  • Igande gauean izan dira erasoak eta Siriako Gobernuaren arabera Siria ipar-ekialdeko hainbat posizio militar harrapatu ditu.

Siriako eraikin baten aurriak. RTVEren artxiboko irudia.

2024ko irailaren 9an - 12:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

El Diario.es hedabideak eman du albiste honen berri. Masyaf hiria zuten helburu erasoek, eta hango ospitaleko zuzendariak Sana Siriako albiste agentzia ofizialari adierazi dio hamalau pertsona hil direla eta 40tik gora zauritu daudela.

Siriako Gobernuaren bertsio ofizialaren arabera, Siriako hainbat posizio militar eraso ditu Israelek. Erresuma Batuan egoitza duen Siriako Giza Eskubideen Behatokiak adierazi du Israelek eraso dituen tokiotan Iranen aldeko miliziak daudela, Siriako Gobernuaren aldekoak, eta Israelen helburu izan ohi diren jomugak direla. Behatokiak azaldu du hiru bat orduz egin zutela eraso. Behatokiaren arabera, itsas gaineko egitura batzuk ere jomuga izan dira.

El Diario.es hedabideak dioenez, Israelek ez ditu aitortzen Sirian egindako bonbardaketak, alboko herrialdean gatazka hasi zenetik. Erasotako guneetan Libanoko Hezbola erakundeko borrokalariak daude, baita Siriako Gobernuari aholkularitza eskaintzen dieten militar irandarrak ere. Eremu horietan, Israelek erasoak gogortu zituen Gazarekin duen gatazka urrian gogortu zenetik.

 


Irakurri gehiago: Israel Nazioartea Asia Siria
Israel kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.