Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

  • Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik zerrendan, Rafahko pasabidean laguntza humanitarioa daramaten 430 kamioi inguru sartzeko zain dauden bitartean. 


2025eko abuztuaren 13an - 09:44
Azken eguneraketa: 11:12
Gazako palestinarrak laguntza humanitarioa daraman kamioi batera igotzen. Hatem Khaled / Reuters
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaza Hiria osorik okupatzeko asmotan, Israel eremuaren aurkako aire erasoak gogortzen ari da azken egunetan: asteartetik asteazkenera bitarte 24 palestinar hil ditu zerrendan, horietatik hemeretzi Gaza hiriko Zeitoun barrutiaren eta hiri hegoaldeko errefuxiatuentzako kanpaleku baten aurka eginiko bonbardaketetan. Horrela, Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelek gutxienez 63.000 palestinar hil ditu zerrendan eginiko aire eta lurrezko erasoetan. Astelehenetik asteartera bitarte, berriz, ia laurogei lagun hil ziren Gazan, horietatik bost goseteaz.

Israelek Gazara bidalitako laguntza humanitarioa ezarritako blokeoaren ondorioz –elikagaiak daramatzaten 430 kamioi daude Rafahko pasabidean, zerrendara sartzeko zain–, areagotzen ari da goseteaz hildako palestinarren kopurua: Gazako Osasun Ministerioak dio 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil direla elikagai eskasiagatik. Egoeraren larritasuna medio, OME Osasunaren Mundu Erakundeak asteartean kaleratutako ohar batean salatu du Gazara ez dela nahikoa laguntza humanitario sartzen ari, eta horren errudun Israel dela. 

Izan ere, duela bizpahiru hilabete Tel Avivek konpromisoa hartu zuen zerrendan laguntza humanitarioa jasotzeko zentroak irekitzeko, GHF Gaza Humanitarian Foundation erakundearen bidez –Gazan jardun hori edukitzeko baimena duen bakarra–. Joan den astean, ordea, OHCHR Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatariak jakinarazi zuen ordutik Israelgo armadak 1.400 palestinar hil dituela laguntza jasotzera zihoazela. MSF Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak, joan den astean argitaratutako txosten batean, ondorioztatu zuen GHF erakundearen kontrolpeko zentroetan "sarraski antolatuak" gertatzen ari direla, eremu horietan Israelgo armada "indarkeria" erabiltzen ari baita palestinarren aurka.

Netanyahuk dio "erronka historiko eta espiritual" batean dagoela

Israelgo i24 telebista katean asteartean eginiko elkarrizketa batean, Benjamin Netanyahu herrialdeko lehen ministroak adierazi du judutarren hurrengo belaunaldientzako "historikoa eta espirituala" den erronka batean murgilduta dagoela: "Judutarren belaunaldi ugarik amesten dute hona etortzearekin, eta beste hainbeste etorriko dira gure ondoren". Gainera, Israel Handia kontzeptuarekin duen loturaz galdetuta, Netanyahuk esan du "lotura estua" duela.

Israel Handia kontzeptua 1967an Israelek hainbat herrialde arabiarren aurka eduki zuen Sei Eguneko Gerraren ostean sortu zuten, eta une horretan Israelek okupatuta zuen eremuari dagokio: Israelgo egungo lurrez gain, Jerusalem ekialdea, Gaza, Zisjordania Egiptoko Sinai penintsula eta Jordaniako mendebaldeko zenbait eremu barne hartzen ditu. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Axier Lopez
Ahidura

109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]


Milaka juduk Palestinaren askapenaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, “sionismoaren krimenen aurka”

Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Eguneraketa berriak daude