Israelek Gaza argindarrik gabe utzi dezake

  • Gazako zerrendan energia ekoizten duen zentral bakarra erregairik gabe dago iragan igandetik. Israelek ezartzen duen itsasoko, aireko eta lurreko blokeoak ez die uzten erregai gehiago erosten. Berehalako argindar mozketak larriki kaltetu dezake eskualde palestinarra, ospitaleetan eta azpiegituretan, batik bat.

Gazako haurrak. Argazkia: Wikinmedia Commons

2020ko abuztuaren 18an - 12:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Israelek Gazako Zerrendaren aurkako blokeoa estutu du azken egunotan, eta horren ondorioz, bertako palestinarrek muturreko krisi energetikoa jasango dute. Gazako konpainia elektrikoak atzo ohartarazi zuenez, palestinarren kontrolpeko kokalekuan dagoen zentral energetiko bakarra hornikuntzarik gabe dago igandetik, blokeoaren erruz. Ia bi milioi biztanle elektrizitaterik gabe geratuko dira, ospitaleak eta oinarrizko beste hainbat zerbitzu barne.

Gazako zentral elektrikoak bertako energia kontsumoaren %35a ekoizten du, eta gainontzekoa erostera behartuta daude: erasoaldiari tinko eusten dion Israeli eta Palestina aspalditik salduta utzi duen Egiptori, gehienbat. Gazan ohikoak dira eskasia horrek bultzatutako argindar mozketak. Orain, ordea, zuzenean erregaia lurraldean sartzea galarazi dietenez, elektrizitate planta bakarrak energia sortzeari utziko dio. Egoera bestela ere ez da ona gainera, Gazako bi milioi biztanleen erditik gora pobrezia mugaren azpitik bizi baitira, Munduko Bankuko datuen arabera.

 

 

 

Gazako krisi energetikoa. Iturria: Al Jazeera

 

 

 

Erregimen sionistaren tankeek bonbardaketa berriak egin dituzte Gazako zerrenda setiatuan Palestinako Erresistentziaren kontra, Israelgo Defentsa Indarren (IDF) txostenen arabera. Israelgo Gai militarretarako ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Hamas Palestinako Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak erasoak burutu ditu Gaza iparraldetik. Jaurtiketak ustezko “globo su-eragile batzuei erantzuteko” egin ziren, Israelek okupatutako lurraldeekin muga egiten duten zonaldeetatik bidalitakoak. Gazak maiz jasotzen ditu halako erasoak, era guztietako aitzakien pean. Hamas mugimendu palestinarrak ohartarazi duenez, Tel Avivek “iritzi publikoa bere barne krisi sakonetik desbideratzeko asmoz” egin ditu erasook.

Tentsioaren gorakada

Azken egunotan tenperatura igotzen ari da Ekialde Hurbilean. Sionistek Gazako zerrenda bonbardatzen duten aldi berean, Arabiako Emirerri Batuek Israelekin harremanak “normalitzatzeko” erabakia iragarri dute, palestinarren haserrea piztuz. Horrez gain, Israelgo indar okupatzaileek gazte palestinar bat hil dute tiroz Al-Quds hirian, HispanTV hedabideak jakinarazi duenez. Gertakariaren ostean, polizia israeldarrak Jerusalemgo Al-Aqsa meskita itxi du.

“Zuen koloniak hiri mamu bihurtuko ditugu”

Zailtasunak zailtasun, palestinarrek ez dute amorerik ematen. Duela hiru aste Hamasek indar erakustaldia egin zuen Mediterraneora misilak jaurtiz. Horrekin batera, ohar zuzena helarazi zion Israeli: “Hamasek milaka misil ditu, eta okupatzaileak gure herria erasotzen ausartzen badira, zuen koloniak hiri mamu bihurtuko ditugu”, egin zuen mehatxu Palestinako Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko Gazako buruzagi Yahya Sinwar-ek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2025-09-15 | Ahotsa.info
MTorres, TEVA eta Zara enpresen salaketa egin du igandean Palestinaren aldeko martxak Nafarroan

Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]


2025-09-15 | Jon Torner Zabala
Palestinarekin elkartasuna
Espainiako Vueltaren ez-amaiera nahasia, egunotan bizi izandakoen bidetik

Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Palestinarekiko elkartasuna oso presente egon da Kontxako Banderan, traineruetatik zaleetara

Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]


Abian da Tutera eta Hendaia lotu nahi dituen Palestinaren aldeko martxa

Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]


Von der Leyenek Israelekin akordioak “partzialki” etetea proposatu du, baina EBk hori adostea “oso zaila” izango dela iragarrita

EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]


2025-09-10 | Gedar
"Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu"

Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.


Bigarren erasoa Gazara doan flotillaren aurka, oraingoan ere drone bidez

Global Sumud Flotillan parte hartzen duen Alma itsasontziari drone bidez eraso egin diote asteartetik asteazkenerako gauean, Tunisiako kostan. Aurreko egunean berdina gertatu zitzaion ontzidiko beste itsasontzi bati eta beraz, bi egunetan pairatutako bigarren erasoa da.


Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek, eta bost kide hil dituztela ziurtatu; Qatarreko segurtasun indarretako beste pertsona bat ere hil da bonbardaketan. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
"Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke"

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]


Eguneraketa berriak daude