Israelek Afrikako migratzaileei agindu die herrialdetik joateko edo atxilotuko dituztela

  • Israelgo gobernuak Afrikatik herrialde hartara migratutako milaka pertsonari agindu die 90 eguneko epean herrialdea uzteko; bestela atxilotze egoeran egongo direla jakinarazi diete, mundu osoko hedabideek jaso dutenez. Lehen ministro Benjamin Netanyahuk asteazkenean aurkeztu du plana eta migranteei "infiltratu" deitu die.

Tel Aviven migranteek egindako protesta bat 2014ean.

2018ko urtarrilaren 5ean - 13:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Infiltratuek aukera sinplea daukate: gurekin elkarlanean aritu eta borondatez joan, errespetuz, gizalegez eta legalki; edo eskura dauzkagun tresnak erabili beharko ditugu, legearen baitan onartuak denak. Espero dut gurekin kooperatzea hautatuko dutela", adierazi du Netanyahuk.

Afrikatik joandako 40.000 migrante inguru daudela kalkulatzen dute, gehienak Eritrea eta Sudango guda eta jazarpenetik ihesi joandakoak. Egipton barrena joaten dira orain hamarkada gutxi arte palestinarrena zen lurrera.

Pertsona hauek errefuxiatuak direla aldarrikatzen dute eta urteak dira protestak egiten ari direla Israelgo gobernuak ematen dien tratuaren aurka.

"Sudandarrak joan etxera" oihu artean egindako israeldarren manifestaldiak ere izan dira, azpiko bideoan Tel Aviven egindako bat ikus daiteke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israel
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.