Irunen gizon bati eraso egin zion ertzaina kargutik kendu dute momentuz, gertakariak ikertzeko

  • Gizonezkoa kolpatu zuen ertzain agentea kargutik kendu dute kautelazko neurriekin, eta gertakariak ikertzen ari da Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitatea. Une hartan han ziren polizia agenteen jarrera ere aztertzen ari dira.


2024ko maiatzaren 14an - 09:30

Joan den astean zalaparta sortu zuen gertakarien bideoa aurreko udakoa da, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez. Hala ere, bideoak sareetan harrabotsa eragin arte Ertzaintzak ez du neurririk hartu. EiTBk esan duenez, bideoa zabaldu ondoren abiatu zuen ikerketa Ertzaintzak, bertan ziren polizia agenteen portaera aztertzeko.

Bideoan ikus daiteke, Irungo San Migel auzoan, nola gizonezko bat eztabaidan ari den udaltzain eta ertzain talde batekin. Entzuten da pertsona horrek agenteei leporatzen diela bera kontrolatzen egon beharrean "jende gaiztoaren bila" aritu beharko luketela. Une batean, ertzainetako batek zartako indartsu batekin lurrera botatzen du, eta, ondoren, inguruan ziren hamar polizia agenteak gizonezkoa lurrean utzita joaten dira.

Zartatekoa ematen dion ertzaina lanpostutik kendu dute momentuz, kautelazko neurri gisa, EiTBren informazioaren arabera. Ertzaintzaren Barne Arazoetako Unitatea ari da auzia kudeatzen, eta hor ziren ertzainen jarduera ez ezik, udaltzainen portaera ere ikertzen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Begia galtzea, manifestazioan parte hartu zuen neskaren errua izan zela dio epaile batek

2021ean Pablo Hasel rap musikariaren atxiloketaren aurka Bartzelonan egon zen manifestazioetako batean parte hartu zuen neskak eta begia galdu zuen mossoek jaurtitako foam bala baten ondorioz. Epailearen ustez, neskak “ondorioak bereganatu beharko lituzke”, istiluak... [+]


Ertzaintzak herritar bati Irunen egindako erasoak haserrea eragin du

Ostiral goizean sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke nola pertsona bat eztabaidan ari den udaltzain eta ertzain talde batekin. Une batean, ertzainetako batek zartako indartsu batekin lurrera bota du, eta ondoren, lurrean utzita joan dira. Bideoa Irungo San Migel... [+]


2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


Eguneraketa berriak daude