Iruñeko liburu dendak, ateak zabaltzeko bidea aztertzen

  • Katakrakeko Hedoi Etxarte eta Karrikiriko Jon Bujandarekin solastatu gara, ezagutzeko nola egokitu dituzten salmentak egoerara, eta nola egiten ari diren orain denda fisikoak irekitzeko prozesua.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 6an - 15:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Katakraken ateak itxita dituzte, baina barruan lanean dira dagoeneko, Internet bidezko salmentetako bidalketak prestatzen. Datorren astean zabalduko dituzte ateak, eta hori nola egin aztertzen ari dira. Denda zabaltzeko gogoz da Etxarte: “Liburu denda fisiko batek zentzu handia dauka: algoritmoak hobetu daitezke baina inoiz ez dute edukiko denda fisikoen sorpresa kate efektu hori”.

Karrikirin, Internet bidez saltzen ari dira liburuak, eta pozik daude erantzunarekin. Haiek ere egoerari tenperatura hartzen ari dira, eta hartu beharreko neurriak aztertzen. Krisialdiak ekonomikoki egoera zailduko duen arren, komunitatearen babesarekin euskararen aldeko lanean jarraitu ahal izango dutela adierazi du Bujandak.

>>> Entzun irratsaioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu dendak
2024ko urtarrilaren 14
Utopiatik igaro

2023ko abenduaren 13
Eva Forest liburutopia
Utopiaren ortzimugari so

2020ko irailaren 8
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Brontë

2019ko azaroaren 19
Martzela Abarzuza. Liburuak eta bezeroak maite dituen saltzaile irribarretsua
"Durango efektuaren ondorioz liburu on batzuk oharkabean pasatzen dira"

2019ko maiatzaren 2
Zuzeneko emanaldia
Apalentzako apalak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.