Iruñeko Katakrak liburu-dendak bazkide berriak lortzeko kanpaina abiatu du

  • Iruñeko Kale Nagusian dagoen liburu-denda, kafetegi eta areto kooperatiboak “Zurekin bai ala bai” kanpaina jarri du martxan, proiektua sostengatzeko bazkide berrien bila.


2020ko maiatzaren 20an - 17:25
Katakrak liburu-denda.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Katakrak liburu-dendak 2013. urtean ireki zituen ateak Iruñeko Alde Zaharreko Kale Nagusian. Ez zen hutsetik sortutako proiektua izan, aurretik auzo bereko Kuria kalean 2007tik martxan egon zen La Hormiga Atómica liburu-dendak emandako aurreranzko jauzi bat izan zen: lokal handiagoa, ostalaritza zerbitzuak eta ekitaldi gehiago egiteko aukera emango zien espazio bat sortzea lortu zuten, kooperatiba gisa funtzionatuz. Liburu-denda izateaz gain, argitaletxea ere bada gainera duela lau urtetik.

Abian jarri zenetik egin duen ibilbideari buruzko datu batzuk eskaini ditu proiektuak, jende gehiago bazkide egitera animatzeko: urtean 150 ekitaldi antolatzen dira Katakraken eta guztira 13.352 entzule erakarri dituzte, liburu-dendaren arabera. 30.000 ale inguru saldu dira orain arte dendan eta ia 15.000 menu zerbitzatu. Gainera, hainbat kolektiborekin harremana dauka egitasmoak –119rekin elkarlanean aritu dira, argitaratu dutenez–.

Jarduera horiek guztiak posible egiten dituen lokala ordaintzen jarraitzen dute, bien bitartean. Eta bazkide-kanpaina berrian azaldu dutenez, “lokala ez da inoiz gurea izanen. Hobeki erranda, ez da merkatuko ondasun bat izanen. Hori ordaintzeko lan egiten dugu, baina estatutuen arabera, eraikinaren erabilera soziala betiko izanen da”.

Urtean 60, 120 edo 500 euroko ekarpenak egiteko aukera dago, baita beste zenbateko bat jartzekoa ere, bazkide berriak hala nahi badu. Eta urteroko konpromisoa beharrean, ekarpen ekonomiko puntualak jasotzeko aukera ere eskaini du Katakrakek. Bazkide egitea erabakitzen dutenei trukean urteko batzarrean parte hartzeko aukera eskainiko zaie, ekitaldietan lehentasunezko sarbidea izango dute, deskontuak ere bai Katakrakek antolatutako ikastaroetan, baita argitaletxearen liburu bat ere doan.

https://katakrak.net/eus/egin-zaitez-bazkide helbidean informazio gehiago.


Liburu dendak kanalean gehiago
2024ko urtarrilaren 14
Utopiatik igaro

2023ko abenduaren 13
Eva Forest liburutopia
Utopiaren ortzimugari so

2020eko irailaren 8
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Brontë

2019ko azaroaren 19
Martzela Abarzuza. Liburuak eta bezeroak maite dituen saltzaile irribarretsua
"Durango efektuaren ondorioz liburu on batzuk oharkabean pasatzen dira"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...