Euskal kulturako editoreak kexu agertu dira Eusko Jaurlaritzak industriarako diru-laguntzarik iragarri ez duelako. Euskal Autonomia Erkidegoko liburu dendetako langileen %95a ERTEan dagoela jakinarazi dute, eta kulturgileentzako eskainitako laguntzak industriara ere bideratzen ez badituzte egoera berean egongo direla adierazi dute.
“Beste behin ere gutaz ahaztu dira”, esan du Jose Manuel Diaz Euskadiko Editoreen Gremioko zuzendariak. “Haserre” azaldu dira Eusko Jaurlaritzako enplegu eta politika sozialetako zein kultura eta hizkuntza politikako sailburuek liburugintza eta editoreen industriarako laguntzarik iragarri ez dutelako.
Era berean, kulturgileei emandako laguntzak babestu ditu, “diru-sarrerarik ez duten autore eta sortzaileek geldialdian bizirautea” ahalbidetzen duelako. Baina industria babesten duten neurriak ahaztu dituztela dio, eta industria babesten ez badute autoreek ez dutela lan hori non sortu eta zabaldu izango.
EAEko liburu denden %13ak atea ixtea aurreikusten dutela esan du, eta neurririk hartu ezean kopuru hori hazi egingo dela. Hori horrela Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako kultura kontseilari ordeari sektorea indartzeko neurriak proposatu dizkietela adierazi du. Alde batetik sektorean dirua sartzea proposatu dute, laguntza, kreditu eta pizgarri bidez.
Bestalde, liburu dendetako kontsumoa bultzatzeko ere eskatu diote Eusko Jaurlaritzari: liburutegi publikoek bertatik erostea sustatzea 2,5 milioi euroko laguntzekin eta publiko orokorrari bonoak banatzea kontsumoa bultzatzeko. Bono horientzako aurrekontua milioi bat eurokoa izatea eskatu dute.
Hezkuntza sailari eskolarako euskarazko liburuak editatzeko diru-laguntzak ere eskatu dizkiete, liburu denda askok ezinbestekoa baitute testu liburuak saltzea negozioa mantendu ahal izateko.
Jaurlaritzatik erantzun askorik ez momentuz
Jaurlaritzak emandako erantzun bakarra liburutegi publikoek erositako liburuentzako aurrekontua %14 handitzea izan dela adierazi du Diazek. Gainontzeko neurriei dagokionez, baita hezkuntza sailari eskatutakoei dagokionez ere, ez dute erantzunik jaso oraindik.
Liburu-dendok itxita jarraitzen dugun bitartean, Amazon inozkorik eta salmenta handienak egiten ari da, Gobernuaren baimenaz. Hori bai, gaur, martxoak 31, autonomoen kuota pasatu digute, besteak beste. Ez dakigu egoera honi denbora luzez eusteko gai izango garen. pic.twitter.com/4gfj0g1ysv
— Hitz liburu-denda (@hitzliburudenda) March 31, 2020
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.