“Irribarre batekin eta kuriositatez irakurriko dute gehienek liburu hau”

  • 1983an hasi zen erleekin profesionalki lanean Martxel Aizpurua Agirre, Erleekin solasean liburuaren egilea. Erlauntzeko erle desberdinekin, erlezainarekin nahiz makala zuhaitzarekin kazetari moduan izandako hamabost “elkarrizketa” bildu ditu lanean, modu arin eta umoretsuan erlauntzeko bizitza eta funtzionamendua azalduz. Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean eskura daiteke liburua.


2020ko abenduaren 02an - 12:29
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zerk bultzatu zintuen erleen mundua aztertzera, eta zerk liburua idaztera?

Formazioz biologoa naiz, historiaurreko polenaren azterketan hainbat urtetan aritu nintzen Aranzadi Elkartearekin, eta ondoren anaiarekin erle batzuk jarri eta haien eztiaren polena aztertzera pasa nintzen. Gerora eten bat izan nuen: munduari buelta emateko proiektu batean Afrikako itsaso batean nengoela, lehen sektorean hasi behar nuela bururatu zitzaidan. Lehen sektorean, zertan? Bada, ezin zuen bestela izan: erlegintzan eta eztigintzan! Liburuari dagokionez, lehendik ere baditut erleei buruz idatzitakoak, baina honen jatorrian ARGIAn aspaldi argitaratu nituen hiru artikulu daude: paper zaharren artean topatu nituen eta jarraipena ematea erabaki nuen.

Eta zer dela-eta erabaki zenuen umoretik, elkarrizketa forman idaztea?

Uste dut Erleekin solasean beharrean “Erleekin jolasean” ere izan zitekeela izenburua. Estilo horretako gauzak imajinatu eta lantzea gustatzen zaidalako hasi nintzen horrela. Orain, irakurri dutenekin hitz eginda, iruditzen zait erleez zer edo zer dakienak gustura irakurtzen duela, irribarre batekin, eta ezer ez dakienarentzat ere irakurketa erraza dela. Gainera, irakasle batek baino gehiagok aipatu dit ikasgelan lantzeko material polita dela.

Erlauntza osoa elkarrizketatzeko aukera izan duzu…

Bai, erle desberdinekin egin ditut elkarrizketak: erreginarekin, erlamandoarekin, segurtasun arduradunarekin, medikuarekin, kontabilitatekoarekin… guztiak irakurri ondoren osatzen da istorioa. Horrela egitea erabaki nuen, gogoratzen bainintzen ni umea nintzenean afalorduan irratian albaitari eta baserritar baten arteko fikziozko elkarrizketak botatzen zituztela, eta nola hantxe egoten ginen denak txintik atera gabe irratiaren bueltan. Beti gustatu izan zaizkit elkarrizketa horiek.

Asko aldatu al da erlezaintza azken 30 urte hauetan?

Bai. Guk 1986an elkartea sortu genuenean oso antzinako erlezaintza aurkitu genuen, eta gaixotasunak zirela-eta halabeharrez aldaketak egin behar izan genituen: ikastaroak antolatu, berrikuntzak ekarri, erlauntza modeloz aldatu…  Orain Euskal Herrian profesional handiak daude eta erleei buruzko ezagutza handia dago. Elkarteari esker, hein batean, sektorea formatua dago, eta baliabideak ere badaude. Gu izan ginen, nolabait, garai bateko erlezaintzaren eta oraingoaren arteko zubia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Eguneraketa berriak daude