Irailaren 8an Asunak topaketa biologikoak egingo dituzte Lekornen

  • Asunak topaketa biologikoen 19. edizioa Lekorneko (Lapurdi) Garro jauregian burutuko da irailaren 8an (edo Makeako karrikan, baldin eta eguraldia txarra balitz). Merkatu ekologiko, tailer berezi eta ohiko herri bazkariaz gain, "Laborantza eta klima" mahai-ingurua izango da eguneko ekitaldi izarra.


2019ko abuztuaren 27an - 10:50
(Argazkia: Mediabask)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ipar Euskal Herrian laborantza ekologikoa sustatzen duen BLE Biharko Lurraren Elkarteak antolatzen ditu Asunak topaketa biologikoak. 19. edizio honetan 'Laborantza eta klima' mahai-ingurua aurkeztuko da jende aurrean goizeko 10:30etatik aurrera. Partaideok mintzatuko dira bertan: Jean-Sébastien Laumond (Collectif Paysage de l’Après-Pétrole), Quentin d’Hoop (Landetako Saubriguesen biologikoan ari den baratzezaina) eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

"Klimaren gehiegizko beroketa mugatzeko –diote antolatzaileek– eta hartara egokitzeko, laborari bakoitzari bere lanbideari atxikitzeko eta herritar guztiei bermatzeko elikadura kalitatezko iraunkor bat, BLEk berrestsi nahi du beharrezkoa dela gure lurraldeetan garatzea laborantza biologiko bat, gizakiaren neurrikoa, input urrikoa, lurraldean errotua eta lurraldeari egokitua, zeinetan laborariak izango baitira beren erabakien nagusi".

Hona irailaren 8ko egitaraua:

- 09.30etatik 17:00etara, egun osoan Merkatu Biologikoa eta informazio mahaiak.

- 10.30etan mahai-ingurua: "Laborantza eta klima".

- 11:30etan tailerra: "Erleen mundua ezagutzeko".

- 12:15etan haurrentzat tailerra: "Landareetarik zure tinduak egiteko".

- 13:00ean tokiko bio bazkaria (prezioak: 18 euro helduentzat, 9 haurrentzat)

- 15:00etan erakustaldia: "Lur lanak kabalekin egiteko".

- 15:00 aurkezpena: "Euskal Herriko kontsumo ohidurak".

- Ostatuan talo eta matahamiak, musika (Tefalo) eta abar.

 


Laborantza ekologikoa kanalean gehiago
2025eko uztailaren 28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.