Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Israelgo Segurtasun Nazionalerako Itamar Ben-Gvir ministroaren deiari erantzunez, urgentziaz batzartu dira igandean Israelgo Gobernuko hainbat ministro, tartean Benjamin Netanyahu, The Jerusalem Post egunkariak jakinarazi duenez. Global Sumud Flotilla ontzidia abiatzear zen Bartzelonatik, 30 itsasontzi eta 300 bat ekintzailerekin, eta horren aurrean zer egin eztabaidatu behar zuten ministro sionistek. Igandean, azkenean, ontzidiko kideek atzera Bartzelonara itzulia egin badute ere, eguraldi txarra tarteko, berriz ere abiatzekotan dira.
Ben-Gvir ministroaren hitzak jaso ditu aipaturiko egunkari israeldarrak: "Giza laguntza eramateko eta antzerako asmo humanitarioak dituztela esaten badute ere, argi dago Israelen subiranotasunaren aurkako atentatua egitekotan direla, eta era berean, Hamasen alde posizionatu direla". Israelek, horregatik, bere "segurtasun nazionala bermatzeko" betebeharra duela dio ministroak.
"Terrorismoa babesten eta bultzatzen dutelako", ministroaren esanetan, "legediaren arabera", terroristatzat hartuko dira ontzidiaren parte diren aktibistak. Iradoki du ez liratekeela "atxilotze normalak" izango, baizik eta "denboran luzatuak", eta espetxean ere gisa horretako tratua jasoko luketela. Are, terroristentzat propio eraikitako Ketziot eta Damon espetxeetara eramango lituzketela jakinarazi du. "Mezu argia inposatuko dugu: terrorismoa babestea ez dugu toleratzen. Atxilotuek euren ekintzen ondorio guztiak jasango dituzte".
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]
Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]
Atxilotutako hamabi ekintzaileetako batzuk beren herrialdeetara bidaltzen hasi dira, baina zortzik uko egin diote deportazio dokumentuak sinatzeari. Astelehen goizaldean bahitu zuen Israelek Madleen itsasontzia nazioarteko uretan, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura,... [+]
Gazara laguntza humanitarioa eramateko, duela astebete abiatu zen Madleen itsasontzia Sizialiatik (Italia). Askatasunaren Ontzidiak salatu du nazioarteko uretan zihoazela gelditu dituela Israelgo armadak, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura. Israelera eraman dituzte... [+]
Ekainaren 13an hasita 50 kilometroko martxa egingo dute hiru egunez Egiptoko Sinaiko basamortuan barrena Rafahko pasabidera arte, Gazako muga irekitzea eta genozidioa gelditzea exijitzeko. Momentuz munduko 32 estatutako 1.000 pertsona inguruk eman dute izena, horien artean... [+]
EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.
Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]
Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.
Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]
Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]
Hiru militante euskaldun ari dira parte hartzen Askatasunaren Ontzidian, Turkiatik Gazara laguntza humanitarioko 5.500 tona material eraman nahi dituen nazioarteko ekimena: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Apirilaren 18an hartu dute Bilbotik... [+]
Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.
Istanbul. Apirilak 25, osteguna.
Zazpigarren eguna Istanbulen. Arazoak bata bestearen atzetik jaso ditugu egun hauetan, eta esan behar dugu ostiralean ezingo dela abiatu Askatasunaren Ontzidia. Irtengo gara, baina ez orain. Presio izugarriak jasaten ari gara. AEBetatik,... [+]
Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.
“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]