Iparraldeko baratzezainak kinka larrian dira haize-ekaitzengatik, ohartarazi du BLE-k

  • Laborantza ekologiko edo biologikoa sustatzen duen Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) ohar bat plazaratu du herritarrei jakinarazteko azken hilabeteotako eguraldi gaiztoek benetan egoera larrian uzten dituztela Ipar Euskal Herriko laborariak eta bereziki baratzezaintzan ari direnak. PAC diru-laguntzetatik baztertuak daudela salatuta, nekazariokiko elkartasuna eskatu die gainerako herritarrei.


2020ko martxoaren 06an - 12:55
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ehun bat nekazari ari dira gaur egun barazki ekoizpenean, nagusiki abeltzaintzari emanak dauden Ipar Euskal Herriko laborarien artean. 100 hektarea baino gehigo lur lantzen dituzte, horietatik 10 hektarea tunel edo negutegiz babestuak. Baina, BLEk ostiral honetan plazaratutako oharrean azpimarratu duenez, hilabete eta erdian aurre egin behar izan diete lau haizete eta ekaitz gogorri, oso bitarteko gutxi daukatela eragindako kalteei: tunelen eraistea, haizeak plastikozko estalkiak lehertu eta eramatea, barazki uztak hondatzea... Horregatik, "baratzezainek, fruituzainek, tunelak erabiltzen dituzten hazleek gure baldintza gabeko sustengua behar dute momentu honetan; sustengu hau forma askotan ekarria izaiten ahal da, bakotxaren ahalen arabera".

Karrikako jende askok gero eta gehiago estimatzen duela eta urtero Iparraldean hiruzpalau laborari berri barazkigintzan hasten dela gogoratuta, BLEk mahai gainera atera du Iparraldeko baratzezainek zein baldintza neketsuetan egin behar duten lan: PAC diru-laguntza europarrak bazter uzten ditu, aseguru sistemak oso garestiak zaizkie eta ez daude baratzegintzaren lan moldeetara egokituta. Gero eta sarriago –klimaren zoratzea tarteko– gertatzen diren ekaitz eta muturreko fenomenoek eragindako kalteez gain, baserritarroi ordaindu gabeko lan ordu asko eragiten dizkie eta etsipen handia behin eta berriro eraikitakoa suntsitzen ikusita.

Herritar eta kontsumitzailei elkartasuna eskatuta, Iparraldeko agintariei dei egiten die BLEk lekuko elikadura sustatzeko berrikitan hartu dituzten erabakiak ekintza zehatz bihurtu ditzaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz terdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da

Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]


2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo

Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa. 


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuaren Udaberriko Festa
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai

Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


Marieneko auzipetuen kontrako zigorra 8.742 eurotara emendatu die Dei Auzitegiak

Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte. 


Eguneraketa berriak daude