Ipar Euskal Herritik Hegoaldera pasatzeko ere PCR proba negatiboa beharko da

  • Asteartetik aurrera, Ipar Euskal Herritik Hegoaldera errepidez pasa nahi duten bidaiariek PCR proban negatibo eman dutela egiaztatu beharko dute, urtarrilaz geroztik Hegoaldeko herritarrek alderantzizko bidea egitean frogatu behar duten moduan.


2021eko martxoaren 30ean - 09:11
Argazkia: Eitb.eus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

PCR probaren emaitzak 72 ordu baino lehenagokoa izan behar du, Espainiako Gobernuak iragarri duenez. Iazko azaroaren 23tik, Frantziako Estatutik Espainiara airez edo itsasoz sartzen ziren bidaiariek jada aurkeztu beharra zeukaten emaitza negatiboa.

Badira salbuespenak, ordea. Mugaz gaindiko langileek, garraiolariek eta mugatik gehienera ere 30 kilometrora bizi diren herritarrek ez dute PCR proba negatiborik aurkeztu beharko.

Bidaiarien adinari erreparatuz, bestalde, bada desberdintasunik. Hego Euskal Herrira sartzeko 6 urtetik gorakoek egin behar dute PCR proba, eta Ipar Euskal Herrira sartzeko 11 urtez gorakoek.

Espainiako Gobernuak azaldu du neurri honek indarrean jarraituko duela COVID-19ak eragindako krisi egoera amaitu arte


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude