Ipar Euskal Herrian lehen hezkuntzako haurrek ez dute musukoa erabili beharko

  • Astelehenetik (urriak 4) aurrera aplikatuko da neurria, Pirinio Atlantikoen departamentuan intzidentzia metatua 48,6ra jaitsi ondoren. Tasa 50en langatik behera mantentzen bada astebetez, umeek ez dute musukorik beharko Lehen Hezkuntzan.


2021eko irailaren 28an - 07:04
Azken eguneraketa: 09:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskolak COVID-19 protokoloaren lehen mailan sartzeaz gain, beste hainbat neurri ere malgutuko direla esan du Macronek. Hala, osasun pasea derrigorrezkoa den leku itxietan ere ez da musukoa erabili beharko.

Duela astebete iragarri zuen neurria Frantziako Gobernuak, intzidentzia tasa 50etik jaisten den departamentuetan aplikatuko ziren neurri berriak zehaztuz. Orduan, Pirinio Atlantikoetan 62an zeuden, baina ia hiru hilabete eta gero, lehen aldiz utzi dute atzean 50en muga.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!