EAEko inbestidura saioa martxan, iluntzerako bozkatuko dute lehendakari berria

  • Ostegun honetan bozkatuko dute EAEko lehendakari berria. EAJko Iñigo Urkullu eta EH Bilduko Maialen Iriarte dira lehendakaritzarako bi hautagaiak. Sorpresarik ez bada, Iñigo Urkullu izango da lehendakari hirugarrenez.

Maialen Iriarte EH Bilduko lehendakaritzara hautagaia inbestidura saioan hitz egiten

2020ko irailaren 03an - 10:11

Ostegun goizeko 09:30ean ekin diote inbestidura saioari Eusko Legebiltzarrean, hurrengo agintaldian Eusko Jaurlaritzako lehendakari izango dena izendatzeko. EAJko Iñigo Urkullu eta EH Bilduko Maialen Iriarte dira lehendakaritzarako bi hautagaiak, eta beren proiektu politikoez mintzatuko dira bata zein beste goizeko saioan; bakoitzak 90 minutuko tarte izango du horretarako. Arratsaldeaz alderdian arteko eztabaidari bide emango diote, eta iluntzean egingo da bozketa.

Aurreikuspenen arabera eta ezustekorik ezean, Iñigo Urkullu aukeratuko dute lehendakari, EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa egin ostean bi alderdietako legebiltzarkideen 41 botoak baititu bere alde jeltzaleak. Lehendakari izendatuz gero, Urkulluren hirugarren agintaldia litzateke, 2012an eta 2016an ere bera izan baitzen lehendakari izateko bozkatua.

Lehendakari berriak larunbatean egingo du karguaren zina Gernikako juntetxean. Urkulluk orduan du Jaurlaritzaren osaera ezagutzera emateko asmoa.

Elkarrekin Podemos, abstentzioaren alde

Elkarrekin Podemosek bozketan abstenitzeko asmoa agertu du, ez du hautagai bietako baten alde egingo. Arrazoia Pilar Garrido Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusiak adierazi zuen: “Hautagaitza batek ere ez ditu betetzen ezkerreko bloke indartsu bat osatzeko baldintzak”.

Bestalde, Elkarrekin Podemosek EAJk eta PSE-EEk sinatu duten koalizio gobernurako ituna kritikatu du, “asmo orokorriz josita” dagoela esanez. Garridok gardentasunik gabe jardun izana ere leporatu die Jaurlaritzako kideei, eta ondokoa azpimarratu: “Krisialditik irteteko hartuko dituzten neurri zehatzak argi eta garbi azaldu behar dituzte”.

PP eta Ciudadanos alderdien koalizioko legebiltzarkide Carlos Iturgaitzek ere gobernu akordioa ezkutatzea leporatu die.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
Erkorekak GKSk Gasteizen "eragindako istiluak" salatu ditu eta Ertzaintzaren jokabidea babestu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-03-11 | ARGIA
“Talka-neurriak” adostu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sindikatuekin

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuekin egindako bileran, hamar konpromiso hartu ditu. Bilera ontzat eman badute ere, hauteskundeak egitear direnez, denborarik eza azpimarratu dute sindikatuek. ENBAk adierazi du denbora gutxi dutela neurriak gauzatzeko, eta UAGAk nabarmendu du... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


Eguneraketa berriak daude