Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
Kontrolpean dute dagoeneko astearte eguerdian Nafarroako Izarbeibar ibarrean piztutako sutea. Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietako eremuak erre dira, baina ez da zauriturik egon, eta normaltasunera bueltatzen ari dira. Sutea Eunateko Andre Maria elizatik gertu hasi zela ondorioztatu dute suhiltzaileek; goizeko 11:50ean jakin zuten sutearen berri. Hainbat helikoptero mugiarazi dituzte eta Obanosko igerilekua itxi dute bertako ura hartu ahal izateko, Berriaren arabera.
Udako suterik handiena da, "muturreko arriskuko" egunetan gertatu da azken asteetako euri falta, eta beroaldia direla eta. Asteartean, 21:30ean, Nafarroako Gobernuak sutea kontrolpean dagoela iragarri, eta herrietako biztanleriarentzat arriskurik ez dagoela azaldu du. Nafarroako presidenteak María Chivitek eta Barne sailburuak Amparo Lópezek prentsaurreko batean azaldu dute sutearen jatorria eta kalteak ikertzen ari direla, Lópezen hitzetan: "Printzipioz ez du eraginik izan tamaina handiko baso masetan. Gertakariak amaitu eta balantzea egin arte, ezin ditugu kalteak eta horien irismena zehaztu ".
"Muturreko arriskua" dela eta Nafarroako Gobernuak sua erabiltzen duten edo sua sor dezaketen nekazaritzako makinak debekatu dituzte. Neurria hartu dute batetik, suteak saihesteko, arrisku handia baitago; eta bestetik, Izarbeibarreko sutera bideratuta daudelako baliabideak.
Espainiako eta Frantziako Estatuetan sute handiak izan dira
Frantziako Estatuko hegoaldean kontrolik gabeko sute batek 11.000 hektarea erre ditu. Sutearen ondorioz, emakume bat hil da eta beste bat desagertuta dago. Espainiako Estatuan 1.500 pertsona mugitu behar izan dira Tarifatik (Andaluzia) sute bat dela eta. Galizian 60 hektarea erre dituen beste sute bat dago eta Xuntak "atentatu" gisa izendatu du.
Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Portugaleteko eta Sestaoko bizilagunek leihoak itxi behar izan dituzte, suhiltzaileek hala ohartarazita.
Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.
Suak geroz eta leku gehiago hartzen du albisteetan. Azken urteetan sute askok partida irabazi digu, planeta osoan zehar. Egungo suteak ez dira lehengoak bezalakoak, erasokorragoak dira eta planeta sakonki aldatzen ari dira: Pirozenoa dei genezakeen garaiaren atarian jarri... [+]
Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean.
Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa abuztuaren... [+]
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.
Lehen bioletekin bat, mendiko suak heldu dira tenoreko, beren desmasiek jarraikiak. Eta ondoren protestak, aldizkari honetara bidali ohi ditudanak barne.
Orain dela bi urtekoa ikaragarria izan zen. Lapurdi, Nafarroa eta Gipuzkoan hedatu ziren suteak, Larrun menditik... [+]
Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal... [+]
Gaua sutea mendean hartzeko lanetan eman ostean, Bizkaian egoera kontrolpean dago. Arratsaldetik aurrera arriskuak murriztera jo beharko luke, Euskalmet-en arabera haizeak baretzera joko baitu. Burgos (Espainia) iparraldera hedatu da sua, eta uneotan bertan dago egoera okerren.