“Ikuskizun mediatikoa eta kriminalizazioa” salatu dute Mendillorriko gazte eta auzolagunek

  • “Zenbait medioren erasoak pairatzen ari gara, gezurretan eta albiste faltsuetan oinarrituta”, adierazi dute prentsaurreko batean. Arduraz jokatzera ere dei egin dute.

Auzoko zerbait gazte eta bizilagunek gaur egin duten agerraldia. (Euskalerria Irratia)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 27an - 08:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mendillorriko zenbait gazte eta bizilagunek agerraldia egin dute gaur goizean auzoan, koronabirusaren agerraldiaren ondorioz pairatzen ari diren “kriminalizazioa” salatzeko. Pankarta bat ere zabaldu dute, Utzi auzoa bakean, ez gara zuen zirkua zioena.

Mendillorriren alde lan egiten dutenak “nekatuta eta nazkatuta” daudela adierazi dute: “Gazteok arduraz jokatu dugu, wassap taldeak osatuz, autokonfinamendua ezarriz geure buruari…”. Arduraz jokatu dutela nabarmendu dute, eta arduraz jokatzen jarraitzeko deia egin dute, gazteria osoari dei eginez, PCR proba egitera.

Bigarren fasera atzera egin izana eta ekitaldi eta jarduera oro debekatu izana “iritzi publikoari begira” hartutako neurriak direla uste dute, eta eragin gutxi izango dutela, auzoa “jadanik borondatez itxita” baietzegoen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude