Ikastolen Elkartea: "Ez diogu zentzurik ikusten kanpo espazioan haurrei musukoaren erabilera derrigortzeari"

  • Gurasoak, Oinherri, eta orain Ikastolen Elkartea: denek salatu dute ez duela zentzurik 6-12 urteko haurrak derrigortzea jolastokian musukoa janztera. Egoera berria, eragin emozionala eta beste herrialdeetan hartutako erabakiak izan dituzte hizpide ikastolek, eta Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete gainerako kolektiboei ezarritako irizpide berak erabiltzeko Lehen Hezkuntzako haurren kasuan ere.


2021eko urriaren 12an - 15:03
Azken eguneraketa: 17:06
Argazkia: Kirikiño ikastola

Txertorik jarri ez zaien kolektiboa izateak ez du justifikatzen neurria

“Gizarte mailan orokorrean hartu diren neurri berriek hezkuntza munduan ez dute isla bera izan, ez bederen Hego Euskal Herrian”, kritikatu dute ikastolek. Zehazki, Lehen Hezkuntzako haurrek patioan ere musukoa jantzi beharraz ari dira. “Ez diogu zentzurik ikusten haurrak kanpo espazioan dabiltzanean musukoaren erabilera derrigortzeari, are gutxiago helduok maskararik erabili beharrik gabeko gero eta gune gehiago irabazten ari garenean. Txertorik jarri ez zaien kolektibo bakarra izateak ez du justifikatzen neurri horri eustea, gainerako guneetan ez badute derrigorrezkoa musukoa erabiltzea”.

Alde emozionalari begira erabakiak sortzen dion kezka nabarmendu du Ikastolen Elkarteak: “Aire librean daudela musukoa erabiltzera derrigortzen dituzten kolektibo bakarra dira haur hauek; eta, gainera, musukoa erabiltzera derrigortuta dauden aire libreko eremu bakarra da eskolakoa. Hau da, sei eta hamabi urte bitarteko haurrak baztertuak senti litezke, eta, era berean, eskola eremu guztia har dezakete musukoa erabiltzera derrigortuta duten gune bakartzat”.

Ipar Euskal Herrian, Europako herrialde gehienetan bezala, 6-12 urteko haurrak musukorik jarri gabe dabiltza ikastetxeetan, jolastokian bezala gelan, gogoratu dute ikastolek. Haurren ongizateari erantzuten dion joera dela eta Hego Euskal Herrian bide bera jarraitu beharko litzatekeela uste dute. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete “gizartean eta eskolan bertan gainerako kolektiboei ezarririko irizpide berak erabiltzeko Lehen Hezkuntzako haurren kasuan ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude