“Behotegik berak adierazi du euskara ez dela lehentasuna”

  • Aitzinkontua ez emendatzea bozkatu du Euskararen Erakunde Publikoak. Iazko bera izanen da, lau milioi t'erdi inguru. Horrek Euskalgintzako hainbat sektoreren kexua piztu du, eta EEPren izatea zalantzan jarri dute, gaur egun, tresna baliagarria ez delakoan. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak salatu duenez, «%50eko aitzinkontu emendatzea izanen zela hitzeman ziguten, eta azkenean zero euroko igoera bozkatu dute»

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 10ean - 07:46
Azken eguneraketa: 15:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskalgintzako elkarteek aitzinkontu horren kontra bozkatzeko galdegin zieten ordezkari politikoei, baina hautetsi bakar batek bakarrik eman du ezezkoa. Horren karira Euskal Konfederazioak deiturik, EEPren biltzar nagusira sartu dira 50 pertsona inguru, euskararentzat finantzamendu publiko gehiago galdegiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EH-n
Eguneraketa berriak daude