Irlandako hiriburuan milaka lagun bildu dira irlandera sustatzeko ekintzak eta finantzazioa eskatzeko. Hizkuntza gutxiagotua aldarrikatzeko mezuez gain, eskuin muturraren aurkako adierazpenak egin dituzte eta gaeliko inklusibo baten alde egin dute.
Irlanderaren eskubideak aldarrikatzen dituzten elkarteen eta komunitateetako taldeen artean antolatu dute irailaren 20ko manifestazioa. Gaeliko hiztunei kalte egiten dieten egiturazko arazoak salatu dituzte. Hutsune horien ondorioz, Gaeltacht lurraldeen bideragarritasuna arriskuan jartzen dela salatu dute. Gaeltacht izendapena ematen zaie irlandera ama hizkuntza duten eta egunerokoan hitz egiten duten hiztunen eremuei. XX. mende hasieran hasi ziren izendapenok egiten. Manifestazioan, hizkuntza suspertzeko baliabideak eskatzeaz gain, Gaeltacht eremuetarako etxebizitza, hezkuntza eta finantzazio neurriak eskatu dituzte.
Antolatzaileek eskuin muturra gaitzetsi dute, baita “munduan zehar faxistekin lagun egiten diren horiek guztiak” ere. Irlanderarentzat etorkizun “inklusiboa” irudikatu dute, eta eskuin muturraren gogortzea eta faxismoa arbuiatu. Komunitate etorri berriei zuzendu zaizkie eta ongi etorria eman diete. Gehitu dute hizkuntzaren aldeko mugimenduak internazionalismoan eta elkartasunean dituela sustraiak, “eta ez intolerantzian eta gorrotoan”. Manifestazioan Palestinaren aldeko banderak ikusi dira eta antolatzaileek Israel burutzen ari den genozidioa gaitzetsi dute.
Lá dár saol:heart_on_fire: Bhí inné speisialta!
— Conradh na Gaeilge :: (@CnaG) September 21, 2025
25,000 guthanna, teanga amháin, pobal amháin:green_heart:
Go raibh míle maith agaibh ar fad :fist: pic.twitter.com/oM29mb5KYc
Hitzak soberan, inbertsioak beharrezko
Gaelikoaren aldeko eta irlanderaren eremuetarako inbertsioak eskatu dituzte, hitzez aspertuta: “Ez dute aukerarik galtzen hizkuntzaren alde hitz egiteko, baina aukera guztiak galtzen dituzte gu ekintza eta finantzazio bidez babesteko”. Galesen hartutako bidea aipatu dute antolatzaileek. 2050erako milioi bat gales hiztun izatea jarri dute helburu. Irlandako agintariei adibidetzat hartzeko eskatu diete: “Dublingo Gobernuak zergatik ezin du gauza bera egin? Zergatik gaude irlandarrak miserian, estatuak inoiz baino diru gehiago daukanean?”. Hizkuntzaren alde egiteko diru inbertsioek behera egin dutela salatu dute. 2004tik %45 egin dute behera. Irlandako Estatuak aurrekontuaren %0,1 bideratzen du hizkuntza gutxiagotua suspertzera eta Ipar Irlandak %0,02. Antolatzaileen ustez, “aurrekontu horiek erakusten dute gure ama hizkuntzari ematen dioten garrantzia”.
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
2022ko abenduaren 6an Ipar Irlandako mugimendu errepublikanoaren aldarrikapen historikoetako bat gauzatu zen: data horretatik aurrera, Irlandako berezko hizkuntza ofiziala da, lehenbizikoz, Ipar Irlandako sei konderrietan.
Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna sinatu badu ere, Erresuma Batuak ez ditu bete itunak ezartzen dizkion betebeharrak. Kornubiera, Irlandako gaelera eta Ulsterko eskoziera dira kaltetuak, Europako Kontseiluak argitaratutako txostenaren arabera.
Martxoaren 11n hasi dute gaeliko irlandarraren aldeko Rith ekimena. Irlandako osoa goitik behera zeharkatuko du astebetez; Belfastetik Kerryra. Guztira, 500 kilometro baino gehiagoko ibilbidea antolatu dute bosgarren ediziorako. Rith hitzak “korrika egin” esan nahi... [+]
Gaeliko hiztunen eskubideak babesteko araudia eskatzen dute. Manifestazioa otsailaren 1ean egin zen.
EHUko Euskal Ikasketak Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetako ikasle Irati Lizeagaren hitzaldia.
Lehen ministroak kanpainan esan du Alderdi Demokratiko Unionistak ez duela inoiz gaelikoaren aldeko planik onartuko.
Hizkuntza gutxituen zikloan aragoiera, katalana eta Irlandako gaelera ezagutzeko aukera ere izango da.
Grian Ni Dhaimhin Strabanen (Ipar Irlanda) jaiotako gaztea da. Belfasteko Queens unibertsitatean historia ikasten du. Ikasle mugimenduan, Fosil Free erregai fosilen ustiategien aurkako mugimenduan eta gaelikoaren aldeko hainbat kanpainatan parte hartzen du besteak beste. Sinn... [+]
BBC Erresuma Batuko hedabide publikoak Irlandako gaelerari emaniko tratua salatu dute hizkuntzaren aldeko ekintzaileek; hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute komunikabideak Belfasten duen egoitza kanpoan, eta kexa ezarri diote.
Gaeliko irlandarraren aldeko Rith martxoaren 4an abiatu da. 1000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 11 egunez luzatuko den Korrikan. Rith-ek gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du, Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da. Euskararen aldeko... [+]
Gaelikoa gehien hitz egiten den Irlandako eskualdeetan ere larri dabiltza. Etxean gaelikoz aritzen diren haurrak eskola elebidunetan nola moldatzen diren aztertu dute, eta datuek diote ingelesa hobeto menperatzen dutela, euren hizkuntza baino.
The Irish Times egunkariak... [+]
Gaelikoa gehien hitz egiten den Irlandako eskualdeetan ere larri dabiltza. Etxean gaelikoz aritzen diren haurrak eskola elebidunetan nola moldatzen diren aztertu dute, eta datuek diote ingelesa hobeto menperatzen dutela, euren hizkuntza baino.
Gaur goizean hasi da Rith lasterketa, Gaelikoaren alde Irlandan egiten duten Korrika.