Honelakoa da azaroko konfinamendua Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan

  • Emmanuel Macron presidenteak Frantziako herritarren konfinamendua ezarri ostean, Jean Castex lehen ministroak zehaztu ditu azaro osoan indarrean egongo diren neurriak. Horiei erreparatuz gero, ezin esan Hexagonoko herritarrentzat –tartean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoak– martxoko itxialdia baino gozoagoa izango denik. Lantokiak, eskolak eta parkeak zabalik egongo dira, baina herritarrek martxoan nozitu zituzten baldintza zorrotzetan egon beharko dute etxean, kanpora irteteko ordubete motzeko mugarekin eta edozein mugimendu egiteko agiria soinean eramateko obligazioz.


2020ko urriaren 30ean - 11:05
Lore saltzailea Parisen ostiralean: baimena dauka egunotan lanean jarraitzeko, hildakoak omentzen direla-eta Omiasainduz. (Argazkia: Le Parisien)

Egunean ordubete: gehienez ere 60 minutuz egon daiteke herritarra bere etxetik kanpo. Ariketa fisikoa egiteko, paseatzeko... baina beti ere kilometro bateko inguruan. Gainerako denbora etxean eman beharko du ondorengo hilabeteetan, soilik irten ahal izango dela salbuespentzat jotzen diren kasuetan eta beti ere mugimenduaren legezkotasuna erakusten duen agiria soinean eramanez.

Frantziako Estatuko konfinamenduaren beste ezaugarri nagusiak hauek dira, Castex lehen ministroak azaldutakoaren arabera:

- Herritarrak, eguneroko ordu beteko tarte horretaz landa, lanerako joan-etorrietarako enpresak emandako agiri bat beharko du eta gauza bera haurren bat eskolara eraman behar duenerako, kasu honetan eskolako arduradunek emandako agiria. Berdin medikutara joan behar baldin badu. Agirion formularioak Internetez eskura daitezke eta horretarako Parisko gobernuak zabaldu duen APP batetik ere bai.

- Gainerako edozein bidai debekatuta dago hilabeterako Frantziako estatuaren lurralde osoan, tartean bigarren etxebizitza baterako joan-etorriak.

- Itxita daude: ostatuak, jatetxeak, premiazkoenak ez diren saltokiak, kiroldegiak, hitzaldi aretoak, antzokiak, zineak, erakusketak, feriak...

- Jatetxeek baimena dute Internet bidez egindako eskariak saltzeko, eta baita herritarrek ere erosketa horien bila joateko.

- Oinarrizko produktuen saltokiak zabalik daude baina zerrenda  horretan sartzen ez direnak (liburudendak, ileapaindegiak, jantzidendak...) itxita. Hauetatik salmenta Internetez egin dezaketenek (ez ileapaindegiek, prefosta) libre dute beren zerbitzuak eskaintzea.

- Erlijio ezberdinen elizak irekita daude, baina ez dute inolako ospakizunik egin, ez bada ezkontzak (gehienez 6 pertsona elkartuz) eta hiletak (gehienez 30 pertsona). Salbuespentzat, asteburu honetan Omiasainduz baimenduta dago bai hilerrietara joatea eta bai loreen salerosketa.

- Irakaskuntza sisteman, goi mailako ikasketak Internet bidez egingo dira, zenbait kasu oso zehatzetan ikastetxera joatea baimenduz (presentzia fisikoa eskatzen duten lanbide heziketako adarretan, esaterako). Unibertsitateetan liburutegiak zabalik daude baina hitzorduz funtzionatuz; azterketa eta lehiaketak egin daitezke lekuan bertan baina protokoloak zorroztuta eta bertako jatetxeek soilik zerbitzatuko dituzte eramateko otorduak.

- Martxoan ez bezala, zerbitzu publikoek ateak zabalik izango dituzte.

Horiek denak, hala ere, zertan mamitzen diren ondoko egunetan ikusiko da. Ostiral goizean, esaterako, hedabideetan irakur daitekeenez bada nahikoa nahasmendu saltokien itxieraren inguruan.

- Gainerako eskoletan haur eta gaztetxoak ikastetxean biltzen dira, baina harremanen kontrola asko zorroztuta: musukoak derrigorrezkoak, sarrera-irteeren antolakizuna, jolastoki eta abarretan multzoen artean nahastu ezina...

- Lantokietan, esan du Castexek, Internetez lana egin dezaketen soldatapeko eta autonomoen kasuan "telenana ez da aukera bat, obligazio bat baizik". Gainerako kasuetan, enpresak derrigortuta daude beren jarduera moldatzera langileek etxetik lan egitea erraztu eta horien lantokirainoko bidaiak murruzteko. Telenanik posible ez den ofiziotan, enpresako arduradunaren agiriarekin ibili beharko dute hara eta hona. Bilkurei dagokienez, audio edo bideozko urruneko bilerak dira arau eta enpresa barruan elkarrekin egoteko tarteak debekatuta daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude