Hirukoiztu egin dira azken hilabetean Nafarroako Caritasen jaso dituzten elikadurarako laguntza eskariak

  • Behar handiena duten pertsonen laguntzan lan egiten duen talde hau kezkatuta azaldu da krisialdiaren bapateko kolpe gogorrarekin. Aurreko krisialditik babesik gabe diren pertsona asko jo ditu lehendabizikoz. Caritasetik gaineratzen dute, jende gehiago, familia gehiago, eroriko dira gizarte bazterkerian eta pobrezian, neurriak hartzen ez badira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 28an - 18:27

Apirilean hirukoiztu egin dira Caritasen oinarrizko elikagaiak erosteko laguntza eskaerak. Pasa den urtean 10.000 euro bideratu zituzten horretarako, aurtengo apirilean jadanik 32.000 euro eman behar izan dituzte.

"Herritar talde ahulenak babesik gabe geratu ziren aurreko krisialdian eta orain zuzen zuzenean jo ditu egoerak", azaldu du Angel Iriarte, Nafarroako Caritaseko arduradunak, "2008tik ez dute eskubiderik eta koltxoirik sortu eta ekonomia ezegonkorrean aritzen ziren orain arte". Horregatik, oinarrizko errenta bermatua izan dadila eskatu du Caritasek, "jende askori aurki bukatuko baitzaie aurreztutakoa edo jadanik bukatu zaie uneotan". Akordio politikoa eskatu dute, "diru laguntzak handitu eta luzatzeko, alokairuak ordaintzeko, langabezia ordaintzeko, etxegabetzeak ekiditeko...".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude