Hiru urteko kartzela-zigorra berretsi die Nafarroako auzitegiak bi akusaturi, 2016ko Sanferminetako bortxaketa grabatzeagatik

  • Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Probintzia Auzitegiko Bigarren Atalak emandako epaia; izan ere, iazko azaroan 3 urte eta 3 hilabeteko kartzela-zigorra eta 5.670 euroko isuna ezarri zien, intimitatearen aurkako delitu baten egile gisa, bi akusatuei. 2016ko talde-bortxaketaren zazpi bideo grabatu zituzten eta bi argazki egin zituzten. Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke epaia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 25an - 16:47

2019ko uztailean, Auzitegi Gorenak 15 urteko kartzela-zigorra ezarri zien bost akusatuei, bortxaketa delitu jarraitua egotzita. Horietako bati, beste bi urte gehiago ezarri zizkion larderiaz egindako lapurreta delitu batengatik. Orduan, Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salak 2018ko abenduan emandako epaia, Auzitegi Nazionaleko Bigarren Atalak urte horretako apirilean bost auzipetuei 9 urteko kartzela-zigorra ezarri ziela berretsi zuena, prebalentziaz egindako sexu-abusu delitu jarraitu batengatik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez. 

Epai hartan, intimitatearen aurkako delituari dagokionez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salak neurri batean baietsi zituen bi akusazioren errekurtsoak, eta Auzitegiko Bigarren Atalari agindu zion delitu horri buruzko epai berri bat ematea, apelatutako epaian argudiatutako oztopo prozesalak ez hautemateagatik, erruztatuak absolbitzea eragin zutenak.

Auzitegi Gorenaren epai irmoaren ostean, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak agindutakoa betez, Bigarren Atalak gaia berrikusi zuen eta orain Auzitegi Nagusiak berretsi dituen zigorrak ezarri zituen.

Arlo Zibil eta Penaleko Salak fiskaltzaren eta bi akusazioren helegiteak errefusatu ditu; absolbitu zituzten hiru auzipetuen kondena eskatu zuten; defentsak, berriz, bosten absoluzioaren alde egin zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude