Hiru palestinar hil dituzte Israelgo poliziek Gazan eta Jesusalemen

  • Gazan ehunka lagunek protesta egin dute asteartean, hilabete hasieran itxi zuten Beit Hanouneko pasabidetik gertu. Israelgo indarrek tiro egin zieten eta bi lagun hil. Bestalde, Ekialdeko Jerusalemen, beste palestinar bat ere hil dute tiroz.


2018ko irailaren 19an - 11:16
34, 26 eta 20 urteko hiru palestinar hil ditu Israelek Gazan eta Jeruselemen.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gazako tiroketa hasi aurretik, manifestariak kalera atereak ziren AEBek egindako murrizketengatik: Donald Trump buru duen administrazioak Nazio Batuen Erakundeko palestinar errefuxiatuen laguntzarako agentziari ematen dion finantzazioa gutxitu du.

Gainera, Gazak azken 12 urteetan bizi duen blokeoarekin amaitzeko ere eskatzen ari ziren.

Israelgo indarrek manifestarien kontra tiro egin dute eta bi lagun hil: Mohammad Abu Naji, 34 urtekoa; eta Ahmad Mohammad Omar, 20 urteko gaztea.

Beste 30 lagun inguru zauritu dituztela informatu du Gazako Osasun ministerioak, Al Jazeerak jaso duenez.

Beste pertsona bat hil du Israelek Jerusalemen

Jerusalemeko hilketari dagokionez, Israelgo poliziak adierazi du tirokatu duten pertsona labanaz eraso egitera zihoalako hil dutela Musrara auzoan. Al Jazeerak aipatzen dituen lekukoen arabera, ordea, hildakoa ez zegoen armatuta.

Mohammed Yousef Alayan da Jerusalemen hil duten palestinarra eta 26 urte zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude