Hiru gizon atxilotu dituzte sexu erasoengatik bi egunetan

  • Donostian, Beasainen eta Tolosan jazo dira sexu erasoak.


2019ko martxoaren 4an - 11:10
Tolosan, mozorroa soinean, sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzean. Argazkia: Tolosaldeko Ataria.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxoaren 2an, goizean, 33 urteko gizon bat atxilotu zuten Donostian. Ertzaintzak abisua jaso eta atxilotu zuen. Sexu erasoak egitea leporatu diote gizonezkoari.

“Berria” egunkariak adierazi duenez, Beasainen 72 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak haurren aurrean masturbatzeagatik. Martxoaren 1ean gertatu zen eta emakume batek eman zion abisua arratsaldeko lau eta erdietan Ertzaintzari. Ertzainek gizonezkoa masturbatzen ari zela ikusi zuten. Exhibizionismoa leporatu diote.

Tolosako erasoaren berri Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eman du. Martxoaren 2an, goizeko hirurak eta laurdenetan, San Frantzisko auzoan, bi ertzainek emakumezko bi korrika ihes egiten ikusi zituen. Horietako batek adierazi zien ertzainei gizonezko batek ukituak egin zizkiola. Ertzainek gizonezkoa harrapatu zuten eta sexu askatasunaren kontrako delitua leporatuta atxilo dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude