Hamaika gizon atxilotu dituzte Sanferminetan, sexu erasoak egotzita

  • Sexu erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Iruñerriko Mugimendu Feministak astelehenean 21:00etan Gaztelu Plazan. Cristina Ibarrola alkateak dio "sexu erasoak kenduta" festak lasaitasunez ospatzen ari direla.


2023ko uztailaren 10ean - 10:01
Azken eguneraketa: 2023-07-11 09:09
Duela urte batzuk sexu erasoak gaitzesteko egindako elkarretaratzea. / Argazkia: euskalerria irratia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sanferminetako lau egun pasa direnean gutxienez hamaika gizonezko atxilotu dituzte sexu erasoa egotzita. Hamabost salaketa jarri dituzte gutxienez, eta Cristina Ibarrola alkatearen esanetan litekeena da ondorengo orduetan beste bat atxilotzea.

2023ko San Ferminetako Babes Zibileko Udal Batzordearen lehenengo bileraren ostean egin ditu adierazpenak alkateak, eta "sexu erasoak kenduta" festak lasaitasunez ospatzen ari direla azaldu du.

Elkarretaratzea

Astelehenean deitu du elkarretaratzea Iruñerriko Mugimendu Feministak 21:00etan Gaztelu Plazan, eta udaleko alderdi politiko guztiek bat egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude