Hipotekak Kalteturikoen Plataformak dio Testa funtsarekin sinatutako akordioak ez duela arazoa konponduko

  • Nafarroako Gobernuak eta Testa funts inbertitzaileak erdietsitako akordioak alokairua ordaintzeko aukerarik gabe utziko ditu hainbat familia, plataformaren ustez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 19an - 09:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza departamentuko orderkariekin bildu dira gaur Testa funts inbertitzaileak erositako etxebizitzetan bizi diren familiak eta Hiportekak Kalteturikoen Plataformako kideak. Plataformak salatu duenez, "oraindik ez dute lortu familia guztientzako behin betiko konponbiderik".

Gobernuak jakinarazi die alokairuen prezioa ez dela 650 euro baino altuagoa izanen eta Testa funts inbertitzaileak baldintzak onartu dituela. Plataformak adierazi du, horrek ez duela arazoa konpontzen, zenbait familiari 200 euroan igoko zaielako alokairua.

Nafarroako Gobernuak funtsari adierazi dio prezio baxuago bat ezarri beharko dutela, eta hala eskatu du ere plataformak. Testak datorren astean emanen dio erantzun bat proposamenari.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude