Gehienezko alokairua 650 eurokoa izatea adostu du Nafarroako Gobernuak Testa funts putrearekin

  • Testa funts putreak Nafarroan dituen 390 etxebizitzetako familiak kezkatuta zeuden, alokairu igoerak iragarri zizkielako Testak berak. Nafarroako Gobernuak, baina, akordioa egin du funts putrearekin, gehienezko alokairua 650 eurokoa izan dadin eta bizilagunak bertan bizitzen jarraitu ahal izan dezaten.


2020eko otsailaren 18a - 16:28
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Maizterrak orain arteko proportzioan Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasotzen jarraituko dutela gaineratu du Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko presidenteordeak. Halaber, “etxebizitzaren tamainaren arabera, logela bat eta biko etxebizitzak ere badirelako, 650 euro baino gutxiagoko alokairua kobratuko da eta kopuru horiek negoziatzen ari gara”, azaldu du. Akordioak atzeraeraginezko izaera du: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko da aintzat.

Jabearen eta maizterraren arteko kontratuen ziklo berri bat irekitzen da, zazpi urtekoa, “390 etxebizitza horietako familien egonkortasuna bermatzea ahalbidetuko duena”, Aierdiren hitzetan.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko azaroaren 9
Ane Salvador eta Karla Pisano, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuak
"Grebak balio behar du hurrengo egunetik aurrera baldintza hobeagoetan borrokan jarraitzeko"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.