Herri epaimahaiak erruduntzat jo du Donostiako Infernuko etxeari sua emateagatik auzipetutakoa

  • Egiaztatutzat jo eta erruduntzat izendatu du herri-epaimahaiak, Infernuko etxeari joan zen urteko martxoaren 1ean su eman zion gizona. 

2019ko martxoaren 1eko gertakariak Infernua auzoan, Donostian. / Argazkia: Eitb.eus

2020ko azaroaren 10ean - 09:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herri-epaimailak erruduntzat jo du, aho batez, joan den urteko martxoaren 1ean Donostiako Infernuko auzoan izandako gertakariagatik auzipeturiko gizona. Gipuzkoako Lurralde Auzitegian epaitu zuten joan den azaroaren 6an, Infernua auzoko eraikinari su eman, pertsona bat hil eta bi zauritu izatea leporaturik.

Hildakoaren gorpua eraikineko eskaileretan aurkitu zuten eta beste 2 zaurituek ihes egin ahal izan zuten, batek, balkoitik salto eginez, besteak ordea, ate nagusitik, baina erredura larriekin jada.  Akusazioaren arabera, auzipetuak mendeku gisa gauzatu zuen sutea; bere bikotekide ohiaren mutil-laguna bertan egongo zela uste baitzuen. 

Fiskaltzak delitu hauek egotzita, 69 urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetuarentzat. Akusazio partikularrak, bere bikotekide ohiak, 70 urteetako zigorra eta defentsak, berealde, zigor minimoa eskatu zituen, hau da, 30 urte. 

Herri-epaimailak erruduntzat jo du akusatua eta  213.000 eurora arteko kalte-ordaina eskatu du hildakoaren senideentzat, zaurituentzat eta eraikinaren jabearentzat. Epailaren ostean Martuteneko espetxera eraman zuten, aurreko urteko gertakaria pasatu zenetik bertan baitago. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!