Hendaiako euskara: atzo, gaur eta bihar

  • Hendaia euskaraz! hil honen 9an abiatu da. Martxoan arreta berezia eskaintzen zaio euskarari Bidasoa aldeko herri honetan. Ia egunero ekitaldi bat izan da gaur arte eta anitz daude iragarrita heldu den igandera bitarte.


2017ko martxoaren 14an - 08:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaur, “Hendaiako euskara: atzo, gaur eta bihar” lemapean, belaunaldi arteko mintzaldi-eztabaida izanen da, 18:30ean, Sokoburuko Antoine Abadia aretoan. Hendaitz gazteen elkarteak antolaturik. Bi hizlari mintzatuko dira:

– Maitena Duhalde: Hendaiako euskararen berezitasunak.

– Iker Altuna Albisu: Hendaiako gazteen hizkera.

Larunbat eta igandean ekitaldi ugari eta jendetsuenak izanen dira, festa giroan eta haurrentzat bereziki antolatuta.

18an, Euskararen Eguna:

Uda Leku, Akelarre, Mutxiko, Bertsularien Lagunak, AEK, Txiki Txoko, Antxeta Irratia, Baleak, IEKS, Lanetik Egina, GIB eta Ikastola elkarteek antolaturik:  

Jokoak eta tailerrak. Pista jokoa familian, Urtxintxa Eskolaren eskutik. Mutxikoak eta dantzak Bertsoak. Ipuinak Xan Errotabehere kontalariarekin. "Barrez Blai" bakarrizketa.

19an, Udaberriko Besta:

“Ttipi ttapa Korrika” ikuskizuna, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eskainia

Bi egun hauetako ekitaldiak Daniel Ugarte pilotalekuan (Beltzenia) izanen dira.

Hendaia Euskaraz!, Herriko Etxearen antolakuntzaz gain, bertako elkarteen eta udal zerbitzuen eskutik egiten da.


Irakurri gehiago: Euskara Ipar EH-n Euskara
Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.