Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso euskaldun zein erdaldunen kezka eta galderei erantzuteko hamar hitzordu proposatzen dituzte adituen eskutik.
Hego Lapurdiko lau herri batu dira euskararen alde. Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamar hitz orduko egitaraua osatu dute martxoaren 15etik 30era euskarari bultzada eman nahian. Hamabost egun, gurasoak euskarazko irakaskuntzari sentsibilizatzeko helburuarekin. Guraso euskaldun edo erdaldun izan, haien kezka eta galderei erantzutea da xedea.
Lau herrietako agintariek argitu dutenez, ekimenaren leloak dion bezala, "Urratsez urrats haurrekin bide egiten" nahi dute euskara suspertu oraingoan, guraso edo guraso izango direnak, euskaldun izan ala erdaldunak sentsibilizatuz. Hitzorduen artean, gurasoak haurren eredu direla esplikatzea gonbidatu dute Kike Amonarriz, "Zergatik euskaraz hitz egin behar da" azalduko du Michel Feltin Palas kazetariak, eta Paula Kasares Nafarroako soziologoa ere hor izango da. Nerabeei begira, aldiz, Xan Aire eta Elorri Garat psikologoa "Lagundu, gure haurra nerabea da eta ez da gehiago euskaraz ari" izeneko mintzaldia emango dute.
Filipe Aramendi Urruñako auzapezak azpimarratu duenez, herri eta alderdi politiko ezberdinetako auzapezen arteko elkarlanari esker osatu dute hamabostaldia. Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriko etxeen elkarlana da, euskararen gaiak muga politikoak gainditzen dituelakoan baitaude.
Lehen hitz ordua martxoaren 15ean izanen da Ziburun, Plazara kolektiboak gurasoei euskara deskubrimendu tailerra proposatuko die.
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]