Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak grebara deitu du pentsioen, enpleguaren eta eskubideen alde. ELA, LAB eta beste hainbat sindikatu eta gizarte talde biltzen ditu plataformak. Grebaren beharra mintzatu da ELAko sindikatuko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza, Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan.
Zergatik greba?
Hamaika arrazoi dauzkagu grebarako. Egungo egoerak eskatzen du, pentsionisten, feministen, lan mundutik bultzatzen ari garen borroka horiek zer nolako indarra hartzen ari diren ikusita. Momentu egokia da borroka horiek guztiak batzeko eta hauspotzeko, bi punturekin: berreskuratzeko azken hamarkadan kendu dizkiguten eskubide guztiak lan munduan eta alor sozialean; eta aurrera egiteko gure agendarekin eta aldarrikapenekin, eta horiek agenda politikoan jartzeko.
Grebarako deia iragartzeko prentsaurrekoan, Hego Euskal Herriko bi gobernuak kritikatu zenituzten. Zer da egozten diezuena?
Greba batek beti dauka kontraparte bat, eta interpelazio eta eskaera zuzenak egin behar dira. Hego Euskal Herriko erakundeek ardura zuzena dute. Pentsioez ari garenean, ez gara Espainiako erakundeez soilik ari. Hemengoez ere ari gara. Pentsiodunek eta sindikatuek 1080ko gutxieneko pentsioaren muga ezarri dugu, eta hori hemendik konplementa liteke. 1.200 euroko gutxieneko soldata aipatzen dugunean, ezin da ahaztu gobernuok langile publiko asko dauzkatela. Bermatutako errendaterkin gauza bera gertatzen da. Hori jarri nahi dugu agendan.
CCOO kritiko azaldu da zuen greba deialdiarekin. Posible al da bazterrotan, bereziki gurea bezalako izaera propio eta bereiziko erkidegoan, greba batek arrakasta edukitzea batasun sindikalik gabe?
ELA eta LAB, eta beste eragileen presentzia handiagoa den lekuetan, arrakasta handiagoa izango da. Hori ez da sekretua. Bistakoa da. Baina azken urteotan ELAk eta LABek egin dugun ibilbideak gora bultzatu gaitu hauteskunde sindikaletan. Babes handiagoa edukitzera eraman gaitu. Beharbada CCOOren arazoa greba honekiko da kontraesan handi bati egin behar diola aurre. Greba honek pentsioen gaia erdian kokatu du. Eta 2011ko urtarrilaren 27an, ELA, LAB eta beste zenbait sindikatu greban ziren bitartean, CCOOk eta UGTk adostu zituzten Zapateroren gobernuarekin orain salatzen ditugun murrizketak. Hori da CCOOk greba honekin duen arazo larria.
Azaroaren 16an, pentsiodunen manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Erretirauak abangoardia izaten ari dira.
Greba ulertzeko eta kokatzeko aintzat hartu behar da zer nolako urratsak egin diren azken hilabeteotan. Besteak beste, pentsiodunekin hitz egin eta gero erabaki dugu greba orokorrarekin aurrera egitea. Oso une aproposa da borroka horiek guztiak uztartzeko, eta aurrera egiteko. Greba eskubidea bera kolokan jartzen ari dira. Urkullu lehendakariak askotan aipatzen ditu grebaren aurkako jarrerak, eta sindikatuen aurkakoak. Geldirik eta isilik nahi gaituzte, eta grebak hain zuzen ere kontrakoa ahalbidetzen du.
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]
ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]
Manifestazioa astelehenean, maiatzak 26, izango da 18:30ean Gasteizko Plaza Berritik. ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioan eskatuko dute grebari hasiera eman zion hitzarmen propioa lortzea.
Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan dituen 420 langileri eragingo die CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko duten erregulazio espedienteak. Ostiralean egindako bozketan, Basauriko plantan... [+]
Zuzendari nagusiak eta zuzendari editorialak egindako "jazarpen eta errrepresalia kasu larria" salatu dute enpresa batzordeak eta ELA sindikatuak.
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako greba astearen atarian dator Hezkuntza Sailaren mugimendua. Ostegunean bilduko dira sindikatuak eta Hezkuntza Saila, bertan ezagutaraziko du sailak proposamen zehatza, baina zenbait eduki aurreratu ditu asteartean Begoña... [+]
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.